Valentina Formosa soziolinguista galiziarrari honakoa entzun diot berriki (1:12:00tik aurrera): galiziarrek anorexia linguistikoa dute. Hau da, galiziarrek ispiluaren aurreran paratuta, ez dute ikusten euren hizkuntza ikusi behar duten modura. Izan ere, etxetik galiziera dakitenek uste dute txarto egiten dutela, ez dutelako ondo erabiltzen hizkera estandarra. Eta etxetik ez dakartenek ere ez dute ispiluan gauza onik ikusten. Ez dute besteen modura berbarik egiten, falta zaie ahoskera edo hiztegia edo joskera edo … Anorexikoak dira, beraz, galiziarrak. Autopertzepzioa distortsionatut...


Moreno Cabrera ezaguna da gure artean. Hizkuntzalari espainiarrak hainbat liburu egin ditu espainierari buruz. Eta morroi ezaguna da bere arloan. Dibulgazio lan apartak ere egin ditu. Eta horien artean kokatzen da hizkuntza-nazionalismoaren gaineko hau.   Hizkuntzalaritzaren irakaspenekin nazionalismo linguistikoaren aurreiritziak desmontatzen ditu banan-banan. Bat bera ere ez du uzten. Egurra partitzen du alde guztietara.   Izan ere, liburuaren tesia honako hau da: ez dago oinarri zientifikorik esateko hizkuntza bat beste edozein hizkuntza baino baliotsuagoa denik, gaituagoa, do...


Idazle batek printzipioz berari ez dagokion errekan sartu du hanka, eta nire ustez freskura ekarri du. Pentsaraztea lortzen du liburuak eta ez da meritu makala. Ados nago berak esaten dituen gauza askorekin. Baina guztiekin ez. Kritika latzak egiten ditu, ezker zein eskuma: abertzaletasunari, inperialismo linguistikoari, hizkuntza politikei eta abarri. Euskaltasuna babesten du, oso ondo azaldu barik zer den (lerro artean ulertzen da ondo).Eta autodeterminazio linguistikoa aldarrikatzen du. Baina …. zelan gauzatzen da autodeterminazio linguistikoa egunerokoan? Pertsona bezala? Herr...