Bistakoa da zeinen axaleko ezagutza izaten dugun gaur egun. Eta zeinen ausartak izaten garen jakitun-ustean.Hilabetean bi aldiz topo egin dut huts berarekin: Leizarragak Biblia itzuli omen zuen. Batean, argitara orduko arteztu zen laprastada (lapsusa ere izan zitekeen); bestean, ordea, argitaraturik ikusi dut eskolako liburu batean, hain zuzen, Euskal Herri izendapena erabiltzeagatik eransten diren ohiko desenkusa horietako batean.Euskal Herria esapidea XVI. mendeko agiri batean irakurri daiteke, lehen aldiz, Joan Perez Lazarragaren testu batean, hain zuzen ere, eta baita Joannes Leizarraga...