Kontsumo arduratsua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-05 09:14

Orain dela bi-hiru urtetik, kontsumo ohitura batzuk aldatu ditugu etxean: Iberdrola utzi eta Goienerrera pasa, garagardo industrialetik artisauetara salto, etxeko mermeladak erosi, asteroko barazki otzara, Ekhi txanpona erabiltzen hasi, ordenagailua Ubuntura pasa, zaborrak zorrotzago banatu, egunero ogi ekologikoa erosi, Argiara harpidetu, garraio publikoa eta bizikleta gehiago hartu, Valentziatik zuzenean ekarritako laranjak, Errigorako olioa eta otzarak, gastu militarrei zerga eragozpena eta ahazten zaidan besteren bat edo beste.     Ekonomia soziala, 0 kilometro, tokian tokiko...


Gure helburua da pixkanaka jendarte honek inposaturiko arauak apurtzea eta gure arteko sare bat sortzea bertze modu batez bizi ahal izateko artelana bultzatuz. Hurrengo bilera otsailaren 16an eginen dugu arratseko seietan Aribeko Junta Etxean.Nuestro objetivo es vivir de una manera diferente a la que nos imponen, creando redes y potenciando el trabajo en auzolan en todos los ámbitos. La próxima reunión seráen 16 de febrero a las seis de la tarde en la Junta del Valle de Aezkoa (Aribe).


Kontsumoeri eta kontsumitzaileei buruzko hiru lege berri jarri dugu euskal legezalea gunean:26/1984 Legea, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako orokorra7/1998 Legea, Kontratuetako baldintza orokorrei buruzkoa22/1994 Legea, Produktu akastunek eragindako kalteen erantzukizun zibilari buruzkoaHiru lege hauen euskarazko bertsioak  Euskal Herriko Unibertsitateari zor dizkiogu: Patxi Petrirena eta Irene Aldasoro izan dituzte itzultzaile eta Euskara Juridikoko Mintegiko kideak berrikuske eta orraztaile.Eskerrak guztioi!


ipui berdea

txabola 1456153198845 Txabola | 2009-05-28 15:32

  …eta ?   Ba zen behin Amazonia ibai ertzean indiar bat bere hamakan etzanda, urari begira patxada batean gizona. Tupac Arin zuen izena. Horrela dagoela gizon zuri bat hurbildu zitzaion, bere ondoan jarri eta elkar agurtu ondoren honela mintzatu zitzaion; -          Zertan ari zara hor etzanda Tupac Mantso ? -          Atsedena hartzen Mc Amarru jauna, goizean arrain batzuk harrapatu ditut eta familiak badu jana. -          Oraindik argia da, har...


Azaroaren 21ean, ostiralean, XIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak" gaiaren inguruan. Egun osoko jarduna izango da eta gaia modu zehatzean jorratze aldera, goizeko saioa eta arratsaldekoa ondo bereiztu dira. Horrela, goizeko saioa mintegi modura antolatu da, eta bi xede nagusi izango ditu: batetik, Euskal Herriko kontsumoaren munduan euskarak duen presentzia azalduko da, eta bestetik, presentzia hori indarberritzeko asmoz onartu berri den Dekretuaren nondik norakoa azalduko da. Arrats...


Bai goxoa hamaiketakoa!!! Oso gustora jaten dugu baina, aztertu al dugu inoiz zer jaten dugun? eta jan ondoren zein hondakin sortzen dugun? zer egiten dugu hondakin horiekin? eta nola gelditzen da patioa jolasgaraia ondoren?