Bihar Keu Agirretxea eta Kemen Lertxundik kontzertu bana eskeiniko dute Lazkaoko Areria Kultur-gunean. Hori dela eta, biak elkarrizketatzeko aukera izan dugu Egunon Goierri saioan, Goierri Irratian.   Hasieran biekin batera hitz egiteko intentzioa genuen baina atzo iluntzean gure bigarren telefono lineak kale egin zuen eta ezin izan dute gaur eguerdirarte konpondu (maite zaitut Euskaltel…). Gauzak horrela, bi elkarrizketak bata bestearen atzetik egin beharrean izan gara eta berdina izan ez bada ere esperientzi ederra izan da.   Keu, Etsaiak, Fjord edo UEK bezalako taldeetan ibilit...