Keu Agirretxea eta Kemen Lertxundiri elkarrizketa Goierri Irratian

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-02-12 21:19

Bihar Keu Agirretxea eta Kemen Lertxundik kontzertu bana eskeiniko dute Lazkaoko Areria Kultur-gunean. Hori dela eta, biak elkarrizketatzeko aukera izan dugu Egunon Goierri saioan, Goierri Irratian.

 

Hasieran biekin batera hitz egiteko intentzioa genuen baina atzo iluntzean gure bigarren telefono lineak kale egin zuen eta ezin izan dute gaur eguerdirarte konpondu (maite zaitut Euskaltel…). Gauzak horrela, bi elkarrizketak bata bestearen atzetik egin beharrean izan gara eta berdina izan ez bada ere esperientzi ederra izan da.

 

Keu, Etsaiak, Fjord edo UEK bezalako taldeetan ibilitako bizkaitarra dugu baina oraingo honetan “intimotasunaren” aldeko apustua egin eta "Une Akustikoa" izeneko lana argitaratu du emaitza ezinhobearekin.

 

                           

 

Kemenek aldiz lehen diska du "Galdutako Zubixak" hau eta egia esan harrituta uzti nau. Ahots ona, letra ederrak eta melodia erakargarriak.

 

                           

 

Hoberena idazteari uzti eta elkarrizketarekin uztea izango da. Bertan, bakoitzaren pare bat kantu entzuteko aukera ere izango duzue.

 

 

              


Utzi iruzkina: