Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Hiru euskal mendizaleak Antartidan daude. Hogeitamar gradu zero azpiko hotzarekin. 2.700 kilometroko ibilbide berezi bat egiten ari dira. Nahiz eta ezinezkoa izan, bakarrik trineo eta kometa batzuk erabiltzen dituzte. Horregatik egun hauetan haizea gauzarik garrantzitsuena da. Hego Polora bidaia egiten dute. “Transantartika 2011” da espedizio honetako izena. Helburua da Antartida zeharkatzea 70 egunean, Hego Polotik pasatzen. Azaroaren 15etik (lehenengo eguna izan zen Antartidan) Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza gero eta pazientzia gehiago izaten ikasten ari dira, eg...


Aurreko astetik dabil Oihana Beloki Enekori laguntzen Mintzakide egitasmoan jardunaldi erdian. Bien artean jarriko dute martxan ikasturtea. Asteko agendatxoa: Iruñerriko Kultur Zirkuitua: BEGIZ-BEGI: Alberto Inurrategi Irailaren 24an, asteazkena Atarrabiako Gune eszenikoan 20:00etan. Tailerrak euskaraz Berriobeitin: Izen ematea 948 303 129 telefonoan. Euskal dantzak, Artikako kultur etxean. Ostiraletan 19,00etatik 20,30etara. 10 saioko ikastaroa, urriaren 10etik abenduaren 19ra. Tai chi eta erlajazioa, Artikako kultur etxean. Asteazkenetan 18,00etatik 19,30etara. 10 saioko ...