Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) eta UNESCO Etxeak datorren maiatzaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Immigrazioa II.Kongresura antolatu dute. Bertan, bi erakundeek eginiko ikerketaren emaitza eskeiniko da, Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi duenez, gure herrian, gutxienik 100 hizkuntza hitz egiten dira. EGITARAUA 8.45 Parte hartzaileen harrera 9.00 Hitz instituzionala: Roberto Marro, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaria, Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikara...