Ezagutu nuenean 3 urte zituen. Eskolaz kanpoko ingelesa irakasten nion Moratalaz auzoan, Madrilen. Inor baino lehenago ailegatzen zen ikastetxera, jantokian hartzen baitzuen gosaria, zazpi eta erdietan. Gero klasera joaten zen. Bazkaldu, jantokian egiten zuen berriro, eta klasera atzera berriz, siesta egiteko betarik gabe. Klaseak bukatu eta oraindik betebehar bat zeukan gizajoak: nire ingeles klase madarikatua. Sorgin hutsa sentitzen nintzen bere aurrean “the sky is blue” oihukatzen nuenean edota “John Brown had a little Indian” abesarazten nionean. Doi-doi ari zen mutikoa bere lehenengo ...