neraman Xabiertxo sarera igotzeko intentzioarekin baina beti arazo berdinarekin topatzen nintzen; bere luzera. Alde batetik, Youtubek 100 mega eta 10 minutuko bideoetara mugatzen zaitu Euskaltubek bezalaxe. Beste alde batetik eta esan didatenez, Google Videok ez zaitu hainbeste mugatzen baina playerra ez zitzaidan gehiegi gustatzen (itxura ere zaindu beharreko kontua da).   Halako batean, anpulubilako Oierrek EZBBrako aukeratu zuten bere lan Raskaanaren esteka jarri zuen blog honetako erantzun batean. Lan hau vimeo.com webgunean zegoen eta bertan nahasten hasi bezain pronto...


  Ba asteburu osoa Lekeition pasa dugu (laburrak, luntxak eta parranda ederra nola ez) eta azkenean, opari eta guzti etorri gara. Xabiertxok, Amateur Argumentuzko kategorian 1. saria eraman du XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bileran (EZBB).   Jaialdi honetan ez dute aurretik abixatzen eta ezusteko ederra eraman genuen irabazlea Xabiertxo zela entzutean. Aurreko postean esan nuen bezala Xabiertxo sasi-dokumentala gaur bertan blogean jartzeko intentzioa nuen eta atzokoa eta gero, askoz ere estreinu aproposagoa dugu hau. Oraindik ez dugu erabat aterrizatu…   Amaitzeko, epamahaiari e...


  Joan den astelehenean (azaroak 17), hasi zen 2008ko Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB). Egun horretatik, euskal sortzaile ezberdinen lanak eman eta eman ari dira eta gaurkoan, guri tokatzen zaigu.   Azken Trena eta Xabiertxo aukeratuak izan dira eta gaur bertan botako dute Xabiertxo eta bihar, Azken Trena. Amateur kategorian argumentuzkoen artean izan dira aukeratuak biak eta egia esan, oso gustora gaude gure lana gure herritik kanpo ikusi behar dela jakitearekin.                ...



Bueno ba, azkenean lortu dut Azken Trena formatuz aldatzea. Bidean pixel koadrila ederra galdu du baina zer egingo diogu ba? Horrelakoxea da Kromañonismo Informatikoa. Egun bakarrean grabatu eta beste egun batean editatutako laburmetraia duzue Azken Trena. Gure lehen ganorazko lana da eta egia esan, behar lukeena baino gehiago somatzen delakoan nago. Hala ere, lan duin bat egin dugunaren ziurtasuna daukat (ea zuei berdina gertatzen zaizuen…).   Garbi genuen lehen lana izanda ezin ginela gidoi zein espazio aldetik gehiegi konplikatu eta horregatik ideia sinple bati heldu genion. Hala ...


Pixkanaka pixkanaka bagoatz gainean genituen lanak kentzen eta nahiko estututa ibili bagara ere, onartu beharrean nago estutasun atsegina izan dela azken hilabeteetan jasan duguna. Nire amonak esan ohi du gustoko lekuan ez dela aldaparik eta betiko moduan, ez zaio arrazoirik falta. Joan den asteazkenean Beasaingo tren geltokian izan ginen Azken Trena laburmetraia grabatzen. Printzipioz abendu hasieran egin behar genuen lana baina nahiko arazo izan ditugu permiso kontuekin. Azkenean hala ere, konpondu genituen (gure produktora txikiari esker batipat) eta arazorik gabe pasa zen errodaje egun...


Anken Trena... gertuago dago


Azken Trena, bagoaz!


Gaurkoa ostirala dugu, gure oporretako azken ostirala alegia. Hurrengo astean kurtso berri bati hasiera ematea suertatzen zaigu, berria eta azkena, hemen amaituko baitira nire ikasle garaiak (ofizialak behinipein). Joan den urtean ederki aprobetxatu genituen lanerako eman zizkiguten (eta bilatu genituen) aukerak eta aurtengoan ere bide berdinetik joango garelakoan nago. Horregatik, eta gure buruak motibatzeagatik, hor doaz azken urtean egin genituen bideoak. Ea aurtengoan ere beste hainbeste egiten ditugun!


Euskadi Gaztea Maketa lehiaketarako finalera sailkatu zirenenan eman nuen beraien berri lehen aldiz. Geroago Villa de Bilbao sarirako ere sailkatu ziren eta gaur ere beraiez hitz egin nahi dizuet. Egia esan gaur konturatu naiz beraien inguruan idatzi nuen postak errorea ematen duela eta blog honetan beraien inguruko erreferentziaren bat egotea beharrezkoa iruditzen zaidanez hor doa berriz ere hikheukek beraientzat prestatu zuen klipa. Gainera egun egokia da beraiez hitz egiteko lehen diska autoproduzitua labetik atera berri baitute. Goierriko hainbat tabernetan izango du...


Aste Santuak iritsi dira eta blog honek ere oporrak hartuko ditu hurrengo bi asteetan. Hala ere eta Amsterdam aldera abiatu aurretik, egin dugun azken laburrarekin uzten zaituztet. Lan ederra hartu genuen eta egia esan, emaitza nahiko txukuna izan dugulakoan nago. Gauza gehiago ikasteko balio izan digu behinipein eta ederki pasa genenuen gainera. Ea hurrena ere aurrekoa baino txukunago irteten den. Opor onak pasa!


Arratsalde produktiboa bai jauna! Joan zen ostegunean, Komunikaldiak zeuden Fakultatean eta egia esan, ez genuen gogo gehiegirik ikustera joateko. Hortaz gain, bagenekien Goiena telebistako bekariek egindako laburpen bikaina ikusi zitekeela Goiena Telebistan beraz, bi aitzakia ez joateko; bat eta bi, nahikoa. Arratsaldea ordea ez zen tabernazuloan galdu eta pundamentuzko zerbait egitea erabaki genuen. Ideia bat pentsatu (edozer gauzari deitzen diogu ideia), grabatu eta montatu. Dena hiru ordutan (rekor del mundo!). Parre batzuk bota genituen egia esan eta efektu espezialak burutzeko ere bur...


Txingurriak beti irabaztea injustizia bat delako, unibertsoak norbera bere lekuan jartzen du noizean behin. Hemen duzue klaserako egin dugun azken lana. Errealizazio aldetik egin dugun gauzarik txukunena delakoan nago baina soinuarekin betiko razoak izan ditugu; zer egingo diogu ba? Ba hurrengoan ondo egin, edo saiatu behintzat. Eta bihar, aizpuru&indezent kolaborazioaren lehen kumea. Ea zer iruditzen zaizuen


Azterketak bukatu dira eta proiektu berriak martxan jartzeko garaia iritsi da. Hasteko, berriz ere plastilinaren munduan murgiltzea erabaki dugu, ea urik aurkitzen dugun. Ideia stop-motion teknika erabiliz Anari azkoitiarraren “Aingura hegoduna” kantuarentzat bideoklip bat egitea da. Ziuraski, egiten goazen eran mila arazo eta mugarekin topatuko gara baina hasiko ez bagina ez genituzke topatuko beraz, aurrera. Espero dut jarraian erakusten dizuedan tipo hau gehiagotan ikusiko duzuena. Ea mobimenduan den…


Aurreko urtean egin genituen lanen artean dokumental bat ere bada. Dossierrerako (horrela izen zuen lanak, ez galdetu zergatik) suertatu zitzaigun gaia, gazteak eta munduaz duten ikuspegia izan zen eta La pelota vasca hain modan egonda ez genuen beste irtenbiderik izan; elkarrizketa ordu pilo bat grabatu eta montatzen zoratuta bukatu ondoren, dokumental bat aurkeztuko genuen. Egia esan, oso lan eskertua izan zen elkarrizketatuen jarrera ederra izan zelako. Ez genien galderarik egin, gaia planteatu besterik ez (hasieran mila km orduko abiaduran esaten den txapa) eta hortik abiatuta nahi zute...


Komunikabideek zaletasun handia dute errealitateak estaltzeko. Komunikabide bakoitzak bere interesen arabera hautatzen ditu berriak eta errealitatezko menu horretan hautua eginez, guri iristen zaigun errealitatea sortzen dute. Gure eskuetan dago bat edo beste aukeratzea edo, denen artean tuti-fruti bat eginez, gure errealitate propioa sortzea. Hala ere, beti ez da posible. Batzuetan izaten dira komunikabide guztiek estali nahi dituzten errealitateak eta ezjakintasunaren izara amaiezinarekin estaltzen dituzte. Gaurko honetan ordea, ez dute beraien helburua lortu, filtrazio baten ondorioz nir...


Grabado montado y servido. Urtarrilak 24 laburra amaitu dugu eta egia esan ez ditu gure espektatibak bete. Grabazio eguna amaitu bezain pronto konturatu ginen gauza asko gaizki egin genituela baina materiala montatzen hasi ginenean gaizki eginiko gauzak askoz ere gehiago zirela ikusi genuen. Material faltak eraginiko arazoak ez zaizkit inporta, duguna dugu eta horrekin egin behar dugu lan. Gehien izorratu nauena koherentzia falta izan da. Historioak erritmo geldo bat behar zuen, toma luzekoa, ixiltasun eta begirada askokoa eta ez dugu hiru gauza hauetako bakar bat egin. Erritmoa frenetikoa...


Ederki pasatu genuen atzo. Duela bi hilabete klaserako lan bat bidali ziguten. Irakaslearen ustez (beste inoren ustez ez) zineko istorio guztiak 8 argumentu motatan banatu daitezke eta taldetxo bakoitzari horietako bat eman zigun. Guri Ederra eta Piztia suertatu zitzaigun. Berez egin beharreko lana, argumentua eginak zeuden filmeetan bilatu eta hauekin aurkezpen bat egitean zatzan. Guri ordea, gure iluminatu eta inkonsziente izaeraren ohiturari jarraituz,  ideiari buelta bat  gehiago ematea otu zitzaigun. Eta argumentu horrekin historio bat sortuko bagenu? Gaizki j...


Hementxe duzue hikheuk produxions-en lehen lana. Aurreko urtean egin genuen eta arratsalde batean grabatu genuen. Gero Premierrean montatzen eman genuen denbora askoz gehiago izan zen. Lehen aldia zen programa hau erabiltzen genuena eta ileetatik tiraka bukatu genuen. Hala ere, emaitza ez zen txarra izan lehen lana izateko. Hikheuk talde honetan, lehen planoan agertzen den Txomin Hood eta Beñat (Sektor Donostia); Karnix, Ezkerpareta-ko alper puta eta Maite (Komando Markina); eta Nerea, Edurne eta ni neu gaude (Sekzion Beasain). Aurrerantzean, egin ditugun beste lanak ere...