Azken Trena (laburmetraia)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-01-24 20:54
12

Bueno ba, azkenean lortu dut Azken Trena formatuz aldatzea. Bidean pixel koadrila ederra galdu du baina zer egingo diogu ba? Horrelakoxea da Kromañonismo Informatikoa.

Egun bakarrean grabatu eta beste egun batean editatutako laburmetraia duzue Azken Trena. Gure lehen ganorazko lana da eta egia esan, behar lukeena baino gehiago somatzen delakoan nago. Hala ere, lan duin bat egin dugunaren ziurtasuna daukat (ea zuei berdina gertatzen zaizuen…).

Garbi genuen lehen lana izanda ezin ginela gidoi zein espazio aldetik gehiegi konplikatu eta horregatik ideia sinple bati heldu genion. Hala ere, laburraren amaieran irriparre bat ahoan  uzten duenaren sentsazioa geratu zaigu (orain arte ikusi dutenei erreparatuz behintzat). Ba hori, ixildu egingo naizela eta  Azken Trenarekin uzten zaituztedala. Guk egiten disfrutatu dugunaren erdia disfrutatzen baduzue ikusten, helburua betea dugu.

Amaitzeko hala ere, azken gauza bat esatea gustatuko litzaidake. Bihotzez eskertzen diegula aktoreei beraien lan txukuna beraiek gabe, lan hau beste bat izango litzatekeelako. Eskerrikasko hiruei!

Hala, orain bai, Azken Trena!

borthuzai

borthuzai 2008-01-24 21:22 #1

aupa hi, zorionak denoi laburragatik! oso ondo inda zeok, e?
benetan, oso oso sorpresa ona. asko gustau zatek tentsioa nola dosifikau dezuen, estazioko paisaiak... puta madre tio!
Oskarretako oaindik garaiz zabiltzate, eta laburre onartzen ez badue, seguro galako gidoilari bezela tokitxon bat ingo dizuela giroa nola daun ikusita :-)
inglesakin igual arazotxon bat, lo único ezta? ;-)

nerediamond

nerediamond 2008-01-24 21:51 #2

Asko, asko, baine asko gustau jaten ikusi nauen lehengo momentuan...

benetan ederra...

baine musikia aldatu dozu ero?

Sugoi

Sugoi 2008-01-24 23:41 #3

Oso ona da, baina niri zapore gazi-gozoa utzi dit. Musika ere ondo aukeratua, niri behintzat laburmetraia ederki girotua duela iruditu zait. Zorionak zinemagileak!!!

Amuitz

Amuitz 2008-01-25 01:28 #4

Ona, bai, gixajua izatea zer den horrela azaltzea...
Aktoreak oso ondo, etzirudik fikzioa, jeje

txerra

txerra 2008-01-25 08:59 #5

Pena bakarra da kalitate eskasa duela irudiak. Bestela, ona. Eta goiko batek esan duen moduan, aktoreak oso ondo, ez zuen ematen fikzioa zenik.

indezent

indezent 2008-01-25 13:21 #6

Aktoreen lana izugarria izan zen bai. Gainera rodaje egunean agertu zuten lasaitasun eta seriotasuna ikaragarria izan zen. Erabat sinesgarria egiten dute historioa, erabat irensten dugu. Postean esan dudan moduan eskerrikasko hiruei!

Eta imaginarena pena da bai baina ezin izan dun 16:9an kalitate hobearekin txikitu. Pantaila handian ikustera itxaron beharko duzue ;)

Eskerrikasko denoi!

Eta Nerea, ez dakit ze enpanada mañanerokin zabiltzan baino musikarik ez det aldatu ;). Gora Jef Buckley!

Luistxo

Luistxo 2008-01-25 16:48 #7

Zorionak. Gustatu zait. Zer da DH sigla hori? zergatik kreditu guztiak bideoan enkapsulatuta eta aipurik ez blog sarrera honetan?

indezent

indezent 2008-01-25 17:26 #8

Ez da DH, HH da nahiz eta lehen Ha alderantziz dagoen. Karrera hasieran gure kabuz bideoak egiten hasi ginenean Hik Heuk Produkxions marka sortu genuen eta egindako bideo guztiak izen horrekin sinatu ditugu.

Mezuaren etiketetan agertzen da hikheuk eta baita blog honen izenburuan ere. Ez du garrantzia gehiago baina lan guztiak denok batzen gintuen izen batekin sinatzea ideia ona iruditu zitzaigun.

Eskerrikasko zuri ere

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-01-26 10:42 #9

Zorionak Hik Heuk Produktions talde osoari! Oso lan ona egin duzue. Labur ederra.

indezent

indezent 2008-01-26 14:40 #10

Milesker Joxe!

XL

XL 2008-02-23 18:49 #11

Bai, bada zuengan sinesten duenik. Laburmetrai oso duina da Azken Trena. Halere pare bat gauza: 1) lehenengo zitara loreak ekartzen dituenik ez dut nik inoiz ezagutu, ez behintzat gure lur honetan, eta are gutxiago lorak ikusita harritzen ez den neskarik (gustatu bai, baina ez harritu ere egingo litzateke, asko gainera, nik uste); 2) lehengo zitan lorak eman ondoren eskua neskaren sorbaldara daramanak musturreko on bat jasotzeko aukera handiak ditu, nik behintzat horren alde egingo nuke apostu.
Animo eta ekin hurrengoari!

indezent

indezent 2008-02-25 11:44 #12

jajaja, ez zaizu arrazoirik falta ez, bai loreen kontuarekin eta baita muturrekoarenarekin. Hala ere historioa behin ikusitako gertaera batean oinarritua dago eta orduan tipoa lore erramu dotore batekin agertu zen eta hori gutxi balitz, traje eta guzti. Trajea mantentzea gehiegi iruditu zitzaidan baina loreak errespetatu genituen.

Besoa sorbalda gainetik jartze horrekin ordea arrazoi osoa duzu... Eskerrikasko zure animoengatik

Utzi iruzkina: