Aukeratzen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-17 09:21

Askotan esan izan dut euskaldun izatea hautu bat dela, erabaki bat dela. Eta, beraz, denok gure bizitzaren uneren batean aukera horren alde egin behar izan dugula, jendartearen korrontearen kontra eginda gehienetan. Gauzak horrela, Zygmunt Bauman-en aipu bat irakurri nuen. Hona hau: “Ingurune sozial «egituratu» batean bizi gara, eta «egituratuak» dakar berez probabilitateen manipulazioa. Horrela, zigor eta sariak egin eta berregiten dira aukeraketa batzuen probabilitatea askoz altuagoa eginez eta beste batzuenak, ordea, baxuagoa”.


Jakinek ekaina amaieran jardunaldi oso interesgarriak egin zituen Herria, estatua, nazioa eta euskara izenburupean. Dena interesgarria izanda, nik Eduardo Apodakaren aipu hau nabarmendu nahi dut:     “Garai batean egiten ziren nazio erroldak eta nazio erroldetan jendea zenbatzen da modu askotan, zenbat gizon eta zenbat emakume, edo zenbat euskaldun eta zenbat erdaldun. Aspalditik esaten dut niri berdin zaidala zenbat euskaldun dauden esate baterako Tafalla batean. Nik jakin nahi dudana da zenbat bizi-praktika egiten diren euskaraz Tafalla baten. Eta hara baldin banoa, zer a...


Bertolt Brecht handiak idatzi eta Berri Txarrak taldeak zaratara eraman zuen, zoragarri eraman ere. Nork bere burua ahalduntzeko prozesuaz ari da kantu/poema: Makuluak du izenburu. Zazpi urte geldirik iragan nituen nik, ezin eman pausorik. Jo sendagilearengana, hark berehala galdetu zidan: “zertarako makuluak?” nik erantzun: “elbarria naiz” “Ez nau batere harritzen” izan ziren haren hitzak: “saiatu zaitez ibiltzen tramankulu hauek dira ibiltzen uzten ez dizutenak , tramankulu hauek dira zure traba nagusia” “Ausartu zaite, saia ibiltzen...


Zergatik? Zergatik?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-06-10 08:47

Galdera batzuk nahi ditut airera bota, erantzunik ez dutelako (edo baldin badute erantzungo ez didalako inork) … Zergatik nagusitan euskaraz bizitzeko hautua hartu duen gurean jende askok? Zergatik egin dio uko erdaren inertziaren indarrari pertsona horrek? Zer bizipen, ideia, sentimendu, gustu eta abar dauden erabaki/hautu horien atzean? Edo beste berba batzuekin esanda: zergatik hiztun asko atera da bere erosotasun esparrutik? Zerk bultzatuta? Zeren bila? Zer aurkitu du?