Eusnob ala folklorezale?

1 2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-08 09:07

Karpape gozo batean geunden, garagardoa eskutan, hontaz eta hartaz berbetan. Kanta tradizionalak eta herri-dantzak ez nituela maite aitortu, eta hara non esaten didan solaskideak: Folklorea maite ez duen lehen soziolinguista! Eta zur eta lur geratu nintzen.   Horren arraroa al da? Edo, hobe esanda, horren arraroa al naiz? Elkarrizketak jarraitu zuen eta, azkenean, esaten dit lagunak: Zu eusnob bat zara eta, gainera, azken aldion euskaltzaleen artean gero eta eusnob gehiago dago. Eta nik erantzun, zorrotz: Eskerrak! Eta, ostean, burua bueltaka izan nuen denbora batez. Ez dut neure buru...