XI. Jagon Jardunaldiak: Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan Azaroaren 23an, XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan" gaiaren inguruan. Sabino Arana Fundazioarekin batera antolatzen duen jardunaldi horretan, eta 10/1982 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 25. urteurrenaren karietara, arlo ezberdinetako hausnarketa bultzatu nahi du Akademiak: legea onartu zeneko giro historiko, sozial eta politikoa, bai eta ordutik hona euskarak izan duen garapena ere aztertuko dira. Azk...