Paula Kasaresek hitzaldi oso interesgarria eman du Erandion, guraso erdaldunentzat. Transmisioaz, gurasoek egin dezaketenaz, emozioez, gozotasunez, … Oso laburpen interesgarria. Mila esker Ebeteri (aupa Iñaki!), Erandioko euskara zerbitzuari eta Paula Kasaresi bideoa helaraztegatik.


Erandioko Berbots Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen Kanpomartxo jai ederraren barruan, aurten Bertso-Estropada!(Deustuko haurren trainera barne)Eguneko egitarau osoa hementxe. Eguraldia lagun, ibaiaz, kirolaz eta euskaraz gozatzeko aukera aparta!


Konpasaren teoria

6
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-01-21 10:53

Tximintxeko kide bat Erandiokoa da. Eta behin baino gehiagotan aipatu izan du konpasaren teoria. Eta, holakoak garenez, ba nik kopiatu eta hona ekarri.Esan bezala, Erandiokoa da, nahiz eta Derion aspaldi bizi. Eta Erandio Goikoan jaiotakoa, eta han bizi izan du Deriora joan arte. Ba, Erandio Goikoako euskal komunitatearen gesaltzea azaltzeko konpasaren teoria darabil berak. Hau da, Erandioko eliza zentrotzat hartuta, konpas batekin marrazten baduzu mapan, elizatik gero eta urrunago, orduan eta "euskaldunago". Hau da, Erandioko elizatik abiatuta, zirkuluak egiten hasiz gero, Erandioko euskal...


1969. urtean Erandion izandako gertakarien urteurrena LABek eta Ahaztuak elkarteak prentsaurreko bateratua eskainiko dute bihar Bilbon, 1969. urtean Erandion izandako gertakarien urteurrena dela eta elkarlanean prestatzen ari diren ekimenen berri emateko. Erandioko herriak 40 urte daramatza kutsaduraren aurkako borrokan. 1969ko urrian hainbat herri mobilizazio izan ziren bertan, langileek eurek bultzatuta. Borroka hura euskal ekologismoaren hasiera izan zela esaten da, eta gainera, memoria historikoan ere aztarna nabarmena utzi du, mobilizazio haietako batean hainbat eta hainbat lagun zaur...


GAZTE! Urriaren 20an gazteok martxa egingo dugu Uribe Kostan zehar. "Kapitalismoa apurtuz, garaipena gure esku" leloa gure eskualdean zehar hedatuko dugu. Gazteon borrokaz eta antolakuntzaz sistema iraultzeko gai garela erakutsiko dugu. Etxebizitzaren arazoa, gaztetxeen desalojoak, proiektu txikitzaileak, prekarietatea, kontrol soziala, irakaskuntza eta beste hainbat sektoreren pribatizazioa, akritikotasuna, pasibitatea.. sistema kapitalistari hortzak erakutsi behar dizkiogu! Martxari Erandion emango diogu hasiera goizeko 10etan, metroko plazan. Ondoren Leioara ibiltzen joango gara martxis...