Ekolingua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-05-28 09:03

Soziolinguistika Klusterrak azken aldion gauza dezente eman ditu argitara: Aldahitz (hizkuntza ohiturak aldatzeari buruzkoa), Eralan 3 (lan munduan euskararen erabileraren inguruko ikerketa), Normalizazio Kasu Aurreratuak 2014 (lan munduan eredugarri diren kasuei buruzko argitalpena), Dikoma (hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntza komunitatearen sistema ahalmentzeko helburuarekin) eta Ekolingua solas-jolasa.   Argitalpen guztiak zeharo interesgarriak dira, artikulu bat baino gehiago merezi dutenak guztiak. Baina gaur bati baino ez diot begiratu nahi: Ekolinguari...