UDALERRIAREN EZAUGARRIAK:  Izena: Derio Biztanleria: 4.728 Euskaldunen kopurua: 1.321 (%27,9) Ia euskaldunen kopurua: 1.314 (%27,8)   Erdaldunen kopurua: 2.093 (%44,3) Irakaskuntzari dagokionez, ez dago datu zehatzik matrikulazioari begira. Datu hauek ez diete erreferentziarik egiten derioztarrei, baizik eta Derion dauden ikastetxeei. Beraz, datuak kontuz hartzeko modukoak dira. Derion Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilerrean D eredua baino ez dago. Lanbide Heziketan, aldiz, panorama bestelakoa da eta honetan A eredua nagusi da[i]...