Nor da D’Hondt? Zergatik inposatu zigun bere legea? Eta, batez ere, zergatik eskatzen dizkiote kontuak D’Hondt delakoari, hauteskundeak hurbil dauden guztietan? Adi tipoaren curriculumari. D’Hondt-en erruz, IU ez da inoiz hutsaren hurrengoa baino gehiago izango Espainiako kongresuan (boz gehien lortzen dituen hirugarren alderdia izanik, seigarrena da ordezkari kopuruan). D’Hondt-en erruz, Soriako boto batek Madrileko bost botoren pisua dauka. D’Hondt-en erruz, PP %4,58 batez gain-ordezkatuta dago hemizikloan. D’Hondt-en erruz, Espainia maite ez duten alderdi erregionalista askok nazioa gobe...