Hiznet gradu-ondoa egin nuen bere garaian. Formazio gisa ezinbestekoa da nire ustez. Hizkuntzaren normalizazioan jarduteko ezinbestekoa. Baina, horrez gain, urteen poderioz, bestelako baliabide interesgarriak ere eskaintzen ditu: ikerketa lanak. Orain dela urte batzuk, pentsaezina zen horrenbesteko ikerketa corpusa egotea. Eta, gainera, horietako asko eta asko denon eskura, interneten. Gure harribitxia da, gure soziolinguistikako ikerketa corpusa. Guztira, gaur Hizneteko webgunean 131 ikerketa daude. Eta honela banatu ditut: Gehienak lan munduari buruzko ikerketak dira, eta haren at...


Batek aurrekoan esaten zuen bezala, corpus plangintzara bakarrik dedikatzen ez den akademia da Euskaltzaindia. Eta esaten zuen batzuek ez dutela Euskaltzaindiaren lana soziolinguistikaren esparruan kokatzen. ba besteek ez dakit zer egingo duten, baina nik bai, corpus plangintza ere soziolinguistikaren alorra delako.Baina utz ditzagun alde batera eztabaidak. Eta liburura jo dezagun. Horretara etorri gara ba.Liburu dibulgatiboa da, eta eskertzen da. Formatua asko gustatu ez bazait ere (oso handia da, tamainaz), liburua erraz eta samur irakurtzen da. Eta ez da gutxi, benetan. Euskaltzaindiaren...