Bon Iver ikusteko aitzakiarekin joan ginen Finlandiara abuztu hasieran eta ederki ibili gara iparraldeko lurralde eder hartan (eroriko da posten bat etorkizunean horren inguruan…). Hala ere, eta Bon Iver ahazten hasita, beste diska bat buruan dudala itzuli naiz oporretatik eta horixe da gaur The Indezents honetan hizpide izan nahi dudana. Peter Borderick amerikarraren Home (2008) diskaz ari naiz. Lehen aldiz diska honen inguruan zerbait entzun nuenean lagun bati entzun nion baina Peter Broderick izena entzutean, Matthew Broderick aktorearekin nahastu nuen. - Bai bai, bera da! - Erantzun z...


Oso zaila egiten zait igandean Bilboko Euskalduna Jauregian ikusi nuena buaaa tio!, puuuuufaaa edo prffffgrrr bezalako hots ulertezinik gabe deskribatzea. Klinex pakete mordoa behar izan ditut ahotik etengabe erortzen aritu zaidan lerdea garbitzeko eta gaur arte, ez naiz gai izan kontzertu antologiko honen kritika egiteko. Igandean, Bon Iver ikusten egon nintzen. Eta entzuten! …Ikusentzuten! … Besterik gabe, gozatzen... Lehendabizi, oso fana naizela argi utzi nahi dut kritika hau berotasunetik eta plazerretik idatzia dela garbi utzi eta balorazio objetibo eta eztabaidak alde batera uz...


Gogoan dut Flume entzun nuen lehen aldia. Zerbait ikutu zidan barrenean lehen entzunalditik eta kantu eder horren atzean nor edo zer zegoen ikertzen hasi nintzen. “For Emma, Forever Ago” Bon Iver amerikarren lehen diska izan zen eta hiru urte geroago, nire diska kuttunetakoen artean egoten jarraitzen du. Hitz egin dizuet behin baina gehiagotan Justin Vernonen proiektuaz (hemen eta hemen dibidez) eta egia esan, blog honetako artikulu asko eta asko diska zoragarri hori atzean nuela idatzi ditut. Horregatik, deseatzen nintzen diska berria esku artean izateko eta Azkenan, iritsi zaigu. Aurrera...


Joan zen larunbatean, garagardo eta kubata artean, lagun batekin musikaz hitz egiten aritu nintzen denbora luzez. Zehazki, igande arratsaldeetan entzuteko egokia zen musikaz aritu ginen nahiz eta une hartan, hori horrela zena ez jakin. Makina bat taldez aritu ginen eta azkenean aipatutako taldeekin CD bat ostauko nionaren hitza eman nion. Egun pare bat geroago diska osatzen hasi eta igande arratsaldeetan entzuten nuen musika zela konturatu nintzen. Hortik zerrendaren izena. Kontua da, gaur post hau idazten hastean blog honetako beste atal bat izan daitekeela konturatu naizela (Barraondoko...


Badira diska batzuk lehen aldiz entzun eta hilabeteetan zehar burutik kendu ezin dituzunak. Behin eta berriz entzuten dituzu eta azkenerako, garai konkretu hori betiko gogoratuko dizuten diskak bihiurtzen dira.   Boteprontoan, Sepulturaren diskek nerabetasuneko zoramena ekartzen didate burura, Audioslaveren lehen diskak aldiz, Bilbon ikasten nuen garaia eta Queens of the Stone Age-k, Arrasateko urteak… Diska hauek leku  garrantzitsu bat betetzen dute norberaren bihotzean eta horregatik, bizi osoan izango ditut kuttun. Garai hartako sentsazioak ekartzen dizkidatelako burura; oroit...