Proiektuak Urdaibai Patronatuaren oniritzia zeukan eta Madrileko Ingurumen Ministerioak itsasertzak hobetzeko zituen planetan bete-beterik sartzen zen, eta aurreikusitako eran eta moduan tramitatu bazen Europako fondoek oso-osorik finantzatuko zuten. Hala ere, Busturiako Udalaren buru Gondra Alkatea bigarrenez jarri zenean, hau uzkur agertu zen hasiera-hasieratik aurreko udalbatzak planteaturiko jokabidearen aurrean eta aurreko udalbatzaren erabakia baliogabetu barik –gaur oraindik indarrean baitago–, padurak berreskuratzearen eta futbol zelaiaren derrigorrezko birkokapenaren kontrako jok...