Aurreko baten lagun batzuekin nengoen trago bat hartzen. Eta bat hasi zitzaidan galdetzen ea zertan egiten nuen lan. Nik kontatu eta berak egin zidan galderatxo bat: noiz lortuko da euskararen normalizazioa? Eta galdera potoloei erantzun potoloak, ezta? Horrela esan nion hitzez hitz (erdaraz ari ginen baina): normalizazioa lortuko da Bilboko kamelloek euskaraz trapitxeatzen duten egunean.   Bueno, hor hasi ziren komeriak. Batek ez dakit zer esan eta besteak badakit zor. "Ta ze hasi behar gara kamelloak euskalduntzen ala?" ... Baina, tira, atera nintzen gustura eztabaidatik. Eta handik ...