ANDAGOSTEKO BATAILA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-12-14 22:07


(Gurasoek eskaintzen didaten asilo digitala lagun, hona hemen fikzio pieza txiki bat, nire ADSL propioaren zain nagoen bitartean...) Armairu hura. Gure elkarbizitzaren sinbolo behinena. Gogoan duzu nola egin nizun lekua barra horretan, nola erosi nizkizun pertxa berriak, nola hustu nituen bi kaxoi amoroski, zure kamisetentzako. Garai horretan armairuko ateak zabaldu eta paisajeari begira geratzea gustatzen zitzaidan. Maitasunaren eremu petoa. Zure alkandora txuriak nire marradun blusa besarkatzen. Nire praka bakeroak zure txinoen artean irristatzen. Eta barruko arropa, auskalo zertan t...