Elkarlana, Iñaki Arrutiren berbetan, “erantzukizunaren artikulazioa da”. Tumatxa! Gure komunitatearen geroa komunitate hori osatzen dugunon esku dago, beste berba batzuekin esanda. Elkar ulertzera kondenatuta gaude. Bere berbekin jarraitzeko, “hizkuntza komunitateak euskara normalizatzeko duen erantzukizuna artikulatu behar du eta, horretarako, euskaltzaleek hizkuntza normalizaziorako periferia dena albo batera utzi eta mamia hartu behar dute euskararen aldeko jardunaren ardatz”. Edozein hizkuntzak duen bermerik handiena txertatuta dagoen komunitatearen babes...


Gipuzkoaeuskaran Iñaki Arrutik idatzi duen artikulua hona ekarri gura izan dut, euren lizentzia (CC) baliatuz.Azkenaldian, berriro ere, maiz samar darabilt esku artean hizkuntza-paisaiaren kontzeptua. Berriro ere diot, berria ez delako. Udaletan euskarako teknikari lanetan urte batzuk daramatzagunoi, aspaldiko txostenei hautsa kenduko bagenie, idatzitako lehendabiziko paperetan azalduko litzaiguke «paisaje linguistikoa euskalduntzea» gisako asmo onen bat. Orduan paisaje genuen eta orain paisaia dugu, baina bietan, ageriago edo ezkutuago, ...