Aipu batzuk

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-01-27 12:17

eta nik ez dakit zer esan ... Argi dago udalerri euskaldunetan euskaldunak %72 diren bitartean, udalerri horietan bertan gaztelaniaz hitz egiteko gai direnak dezente gehiago izango direla, %90 baino gehiago inolako zalantzarik gabe. Iñaki Iurrebaso Gero eta konbentzitua nago hizkuntza batez jabetzea ez dela prozesu intelektual bat. Gero eta garbiago daukat inguru bat behar duzula non eta hizkuntza hori behin eta berriro entzungo duzun. Fermin Etxegoien   Jendarte bateko pertsonen multzo handi batek ez du bere bizitzan zehar hizkuntza bat uzten beste bat bereganatzeko. Ralph Fa...


Aipu batzuk

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-11-02 10:02

Eta bakoitzak atera ditzala bere ondorioak:   Bere burua satelizatua, mediatizatua eta beste giza komunitate baten ikusmiratik ulertua izan den giza komunitatea bere perspektiba propio jakinetik ikusten denean autozentratua dagoela esan dezakegu. Bernat Joan i Mari Funtsean, gizataldeetako kideen arteko harreman gozoen eremuan sortu zen hizkuntza eta horri atxikirik darraio egun, milioika urte geroago. Pello Jauregi “Hiztun natiboa” eta “ama hizkuntza” dira, beraz, errealitate soziolinguistikoaren irudi estatikoa indartzen duten kontzeptuak. Bernadette O`Rourk...


Aiputegia (iii)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-05-06 08:50

Bernat Joan i Mari: Bere burua satelizatua, mediatizatua eta beste giza komunitate baten ikusmiratik ulertua izan den giza komunitatea bere perspektiba propio jakinetik ikusten denean autozentratua dagoela esan dezakegu. Pello Jauregi: Funtsean, gizataldeetako kideen arteko harreman gozoen eremuan sortu zen hizkuntza eta horri atxikirik darraio egun, milioika urte geroago. Maisha MC: Berritzaileak izan behar gara, etengabe mutatu behar dugu euskararen alde borrokatzen dugunok. 2015. urtean euskarak zera behar du: musika elektronikoa, rapa, bideoklipak, diseinua, kaleko artea, marketina, k...


Aiputegia (ii)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-25 08:51

Lorea Agirre: Gaur egun euskaldun izatea ez da berezkotasunez ematen, eraikuntza kontziente bat da, aukera kontziente bat, besteak beste eten zulo eta errebueltaz jositako ginkana baten antza duelako euskaraz bizitzeak.   Lionel Joly: Euskararen erabileraren giltza arrazoian baino, emozioen eta sentipenetan legoke. Maite Quintanilla: Euskararen erabileran pausoak emateko bi bide ditugula uste dut (elkarren alboan egin daitezkeenak). Bata, gazte ororen kontzientziak euskararen alde aktibatzea eta bestea, poliki-poliki erreferente eta bizipenen bitartez euskara hegemoniko bilakatzea gun...


Aiputegia (i)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-02-18 09:29

Hilean behin aipuak ekarriko ditut blogera. Gaurkoan lehen alea:   Julen Arexolaleiba: Elebakarrak amaitzen zaizkionean hizkuntza bati, derrigortasuna amaitu zaio.   Lorea Agirre: Euskara hemen galdu edo irabaziko da. Munduan euskara galduko da hemen, edo irabaziko da hemen. Gaztelania hemendik desagertuz gero, munduan ez da galduko. Euskara desagertuz gero, bai.     Paula Kasares: Hiztun baten adinkideek aunitzez ere eragin sendoagoa dute bere hizkeran eta portaeratan gurasoek baino.   Koldo Telleria: Hizkuntza bakoitzak bizitzeko modelo, kontsumorako modelo eta...