Hiru artikulu azpimarratuko nuke azken Bat aldizkarian:Iñaki Lasa "Eskerrik asko lagun": Iñaki Lasak artikulu honetan hainbat gauza aipatzen ditu, gehienak oso interesgarriak. Baina, batez ere, nik azpimarratuko nuke euskaldunak zenbat garen jakiteko zailtasunak daudela. Bere hitzetan: "2001 urteko Biztanleria eta etxebizitza zentsuan, Espainiako INE institutuak EAEn 15 urtetik gorako 882.707 euskaldun zenbatu zituen bitartean Eustatek 352.000 gutxiago (530.700 euskaldun) zenbatu zituen. Ikuspuntu zientifiko batetik hori ulertezina izanen litzateke, biek ala biek 2001eko Biztanleriaren eta ...