FICOMIC

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2006-06-10 16:16

Komikiak xumeak dira izatez. Orrialde gutxi batzuk, marrazkiz letrez baino gehiago beteak. Jende asko iritziko dio umeentzako baino ez direla, baina egia esan komikiak helduen artean dute irakurleen gehiengoa. Diru asko gastatzen da jendea komikietan era zuzenean edo zeharkakoan. Komikiek gero panpin, kamiseta, pin, txapa eta beste abar handi baten sorta ekoizten dabiez.

Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Aretoan jende ugari zegoen mozorroturik, komikien pertsonaietaz. Komikiegile asko zegoen bertan batzuek gazteak euren proiektuak saldu nahian, beste batzuk ezagunagoak zirenak komikiak sinatzen edota aurkezten. Bleach manga ezaguna asteon salgai ateratakoa bertan eman dute ezagutzera nahiz eta orain dela zenbat egunetatik hainbat komiki dendatan salgai egon.

Bertara hurbiltzeko aukera duzuenok bisitatzen joatera gomendatzen zaituztet bertako anbientea bertatik bertara ikusteko.


Utzi iruzkina: