Basajaunen Erreinua

Hator eta zabal zaitez imajinaziora

SIMYO

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2008-02-02 22:05

Konpainia berria jaio da! KPN telekomunikazio konpainia oinarri duen konpainia. Horrek, sendotasun, seriotasun ta fidagarritasun handia emoten dio, eta horrekin aski ez badugu ere, PREZIORIK ONENAK DITU edozein ordutan edozeini deitu ahal izateko. 9 xentimo kobratzen du minutu eta mezuko, 15xentimo dei ezarpena, eta gainera banda zabaleko interneteko sarbidea eskaintzen du 99 xentimo 100megako!! Nahi duzuen tokian, nahi duzuen orduan blogak.com irakurri eta idatzi ahal izateko! :pAipatzekoa da ere, ez duela gutxieneko kontsumorik, ez aurreordainketa txartelarekin, ez kontratuarekin!!! hau d...


Bideo hau aurkitu dot internetetik nabigatzen nenbilela, eta zuei erakustea erabaki dut, asko gustatu zait eta, ea zer uste dozuen zuek;)


Lehenik eta behin arrasti on guztioi! Duela asko ez nuela idazten, baina berriro ere gogoa sartu zait, eta mobil konpainia berri batez mintzatuko naiz.Denoi ezagun egingo zaigu Eroski, eta hitz hau aipatzean batez ere Eroski supermerkatuak ekarriko ditugu gogora, baina Eroski, supermerkatu askoren multzoa baino gehiago da. Urteekin bere negozioa dibersifikatzen joan da, arlo desberdinetan ari den talde bat osotu arte, esaterako guztioi ezagunak egingo zaizkizuen Eroski/Optika, Eroski/Bidaiak, Eroski/Gasolindegiak etab. handi bat.Orain, mobil zerbitzuak eskaitzen hasi da OMB (operadore mugik...


    Espainiar PSOE alderdiak zin egin zuen Euskadik duen eskumena arlo ekonomikoari dagokionez Madrilen defendatuko zuela, foru-legeen oinordeko den Kontzertu Ekonomikoa blindatuko zuela, alegia.     Euskal alderdiek proposatutako neurriak PSOEk Madrilen babesteko ordua heldu danean, koldartu eta ez ditu babestu, hauxe alderdi honek duen zinesgarritasuna erakusten du, eta Espainian ez dagoela aukera errealik aldaketarako. Gaur egun Kontzertu Ekonomikoa da gure antzinako lege eta foruetatik gelditzen den gauza bakarrenetarikoa, beste guztiak apurka-apurka ta zat...


Hamen aurkezten dizuedana Bartzelonako CosmoCaixa Zientziaren museoa da. Museoa oso-oso ondo dago, oso interesgarria, gauza benetan ikusgarriak eta era atsegin batean aurkeztuak. Halere, museo honek duen potentzialik handiena bertoko langileak dira, guzti-guztiak oso adeitsuak dira eta zure bisita are eta atseginena izatea lortuko dute. Bertatik oso pozik ateratzea lortuko dute!. Eta Gazte-txartela baldin badozu, ez duzu eskusarik ez bisitatzeko, karneta erakutsiz sarrera dohain izango baituzu eta deskontua bestelako ekintza batzuetan!. Bartzelonara bazoazie, pasatu zaitezte museo honetatik...


1300eko gaur bezalako egun batean Don Diego Lopez de Haro Bizkaiko Jaurerriko jaunak Bilbao Uri eskubideak emon zizkion, horrela azokak egiteko, foru propioa izateko, harresitua izateko etab. eskubideak emonez. Bai, gaur gure Uritxoak 706 urte egiten ditu. Asko aldatu egin da 1300. urte haietatik, hasieran lau kale izan zituen, gero beste hiru gehitu zitzaizkiolarik oraingo Zazpi Kalea ospetsuak osotuz. Hasi ta hasiz joan zen eta egun Bilbao osoa hasierako gune historikotik urruti dago, itsasadarra bestaldera jauzi egitea erabaki zuenean Bilbao berri baten aroa hasi zuten. Egun Bilbao iparr...


Zer egingo zenukete horrelako kasu batean? Norekin egotea gustatuko litzaizueke. Hauxe da japoniarren arabera gertatuko zena, simulasio baten bidez erakutsi nahi izan digute.


     1667ko gaur bezalako egun batean historian ongi ataratako lehen odol transfusioa egin zen, ardi batetik 15 urteko mutil batengana. Ongi hasieran atera zan, transfusiotik egun batzuetara mutikoa hil egin baitzen. Doktorea hilketaz salatu zuten garaiko agintariak. Urteak pasatu behar izan ziren jendea zergatik hiltzen zen jakin zuten arte, XIX. mendeko lehen hamarkadararte alegia. Orduan konturatu ziren emaile eta hartzailearen odola ez zutela nahastu behar eta gizakien arteko odol-mota ezberdinak badaudela jakin izan zuten.       Badirudi gizakiok odol...


FICOMIC

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2006-06-10 16:16

Komikiak xumeak dira izatez. Orrialde gutxi batzuk, marrazkiz letrez baino gehiago beteak. Jende asko iritziko dio umeentzako baino ez direla, baina egia esan komikiak helduen artean dute irakurleen gehiengoa. Diru asko gastatzen da jendea komikietan era zuzenean edo zeharkakoan. Komikiek gero panpin, kamiseta, pin, txapa eta beste abar handi baten sorta ekoizten dabiez.Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Aretoan jende ugari zegoen mozorroturik, komikien pertsonaietaz. Komikiegile asko zegoen bertan batzuek gazteak euren proiektuak saldu nahian, beste batzuk ezagunagoak zirenak komikiak sin...


$GA€

2
basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2006-06-07 08:10

Badirudi herri xumeari dirua lapurtzeko eta aberatsak are aberatsagoak izateko metodoak ez dutela sabairik. Beti dirua nondik lapurtu zain daude eta fisurarik txikienetatik sartuko dira erabat sosik barik utzi arte. Laister gure etxeetan lasai-lasai telebista ikusteagatik ere "eskubideak" ordaindu beharko dizkiogu SGAE deitutako lapur talde honi. Badirudi orain, tabernak, dendak etab. telebista edo musika euren lokaletan izategatik lapur-talde hauei dirua eman beharko diotela. Baina zergatik ordaindu behar dugu tipu hauei iragarkiak telebistan ikusteagatik? Zergatik ordaindu gure dendan, er...