Zer da birjinitatea?

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-07-15 22:34
3

       
        El Gran Masturbador - Salvador Dalí

Birjinitateak beti izan du garrantzi handia gure gizartean, konteztu ezberdinetan, eta beraz, era ezberdinetan, baina garrantzia azken finean. Birjinitatea galtzea inflexio puntutzat hartzen da, eta hartu izan da.

Kristautasuna bere momenturik gorenenean egon denean, birjinitatea ezkontza gaurarte gorde beharreko zerbait zen, batez ere, emakumeengan. Ezkontzatik kanpo seme-alabak izatea gainera, nahikoa izan ohi zen emakume baten bizitza infernu bihurtzeko, elizak, herriak, eta askotan familiak alboratzen baitzuen, baita seme-alaben aitak ere. Esan dezakegu, sexua ez dela eliza katolikoaren doktrinen barnean existitu, soilik koitoa, ugalketa, da zilegi, hortik kanpo dena da bekatu.

Hesi hauek, Estitxu Fernandezek bere 'Hesiak botatzen' artikuluan idatzi zuen bezala, botatzen hasiak gara gizarteko sektore gehienetan, baina sexuak eta birjinitateak jarraitzen dute tabua izaten. Bat-batean, mutur batetik bestera pasa gara, birjinitatea ezkontzararte ez galtzetik, ahalik eta azkarren galtzen saiatzera. Azken finean hor jarraitzen du, geure atentzio bereganatzen duen inflexio puntua. Asko inporta zaigu ain zehatz batekin birjinitatea galdu ez badugu, kezkatzen hasten gara, badirudi hamazortzi urtekin oraindik birjina izatea harrigarria izan behar duela nahitaez. Baina ez hori bakarrik, beste era batera ere ematen diogu gaur egun, eta hau atzetik dator, lehenengo aldiari, edo zuzenagoa izateko, lehenengo penetrazioari.

Zenbatetan entzun eta esan ote dugu, lehenengo aldiak berezia izan behar duela? Badirudi denok imajinatzen dugula gure oheranzko bidea larrosaz inguratua, ondoan kandelek gela argitzen dutelarik, gure bihotzeko mutilarekin, ezin maiteminduago eta abar luze bat. Sexua ez da zakila sartu eta ateratzea, zein tristea hala balitz! Esan nahi dudana da, birjinitatea galtzea bezain berezia izan daitekeela gure gorputza ezagutzen hastea, lehenengo masturbazioa, lehen muxua... esperientzia berriak dira eta. Birjinitatea galtzen den unea, ez da izaten bereziki atseginena, edozeini galdetuta jakin daiteke hori. Gero eta gehiago praktikatu esparru guztietan, orduan eta hobeto pasatzeko aukera izango dugu. Baina hala ere, idealizatuta daukagu, txortan egiten dugun lehen aldia, prestatua egon behar al da?

Norbait muxukatzen dudan lehen aldia ezezagun batekin bada, gau berean ezagututako tipo batekin bada, ziurrenik ez da inor harrituko, normala omen baita. Ordea, txortan egiten dudan lehenengo aldia ezezagun batekin egiten badut... hara! hamaika pertsonari irudituko zaio gaizki, eskandalagarri edo behintzat arraro. Baina zergatik? Zer dauka benetan zakil bat alu batean sartzeak beste edozein praktikak ez daukana? Zergatik ematen diogu hainbesterainoko garrantzia? Azken finean, zer da birjinitatea?

Sexuak tabua izaten jarritzen du, eta jarraituko du izaten luzarorako, nire ustez behintzat. Baina ez dugu benetan garrantzitsua dena kontutan hartzen, txorakeria eta inposatutako muga tontoetan galtzen ditugu gure denbora, energia eta kezkak. Sexuak mundu oso bat zabaltzen du geure begien aurrean, eta gu ateetan geratu nahi dugula dirudi, sartzera gonbidatzen gaituzten bitartean. Gehiago gozatu beharko genuke, momentua aprobetxatu eta aurreiritziak noizean behin soilik bada ere albo batean aparkatuta utzi. Nire ustez guk bihurtzen duguna baino sinpleagoa da, nahi duguna egin beharko genuke momentu oro, betiere bestearen edo besteen baimenarekin, gogoak izanez gero bai, gogo falta badago ez... apetentziaren arabera, neurriak hartzea ahaztu gabe noski. 



Las uvas de la pasión, sensualidad de dos cuerpos

astrozoro

astrozoro 2007-07-17 09:35 #1

ai&nbsp; ene... lapurtu&nbsp; zenidan&nbsp; liburua, ezta?<br />

Sugoi

Sugoi 2007-07-17 11:20 #2

Jajajaja! Esan nizun erabiliko nuela! Oso artikulu ona Estitxu Fernandezena, baina ez dut interneten aurkitu hona lotzeko... pena bat.

Gorka

Gorka 2007-07-21 09:41 #3

<p>Artikulu
interesgarria oso, benetan. Ados nago, sexuak tabua izaten jarraitzen du (leku
batzutan besteetan baino gehiago). Lehenenengo aldia beti etortzen da, gutxien
espero duguenean, hori argi dago. Dena den, seguru nago gutxik izan dutela beti
pentsatu izan duten bezalakoa. </p>


Utzi iruzkina: