Su Ta Gar, etengabe gau ta egunez!!!

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-09-09 17:36
1

Atzo Ondizen jo zuen Su Ta Garrek, Leioan. Egia esan kriston emanaldia eskeini ziguten han geunden guztioi, zaharrak direla esaten dutenak argumentu gabe utzi nahian edo bi ordu eta erdi egon ziren jotzen gelditu gabe, ikaragarria, ez nuen espero!!!

Onartu behar dut nik ere esaten nuela, nire talderik gogokoena izan arren, zaharregiak zeudela jada, baina atzoko kontzertuan ikusi nuen haiek dutela nik baino askoz energia gehiago oraindik, gazte diraute!!! Eskerrik asko Suta!!!

Janire

Janire 2008-01-27 22:02 #1

Aupa Su Ta Gar!! Haiek ez dira zaharrak, beti gazte daudelako!!


Utzi iruzkina: