...sofiaren mundu berria...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-09-26 22:07
1

Bizi berri bat hasi dut karrera hastearekin batera, Donostialdera etorri naiz ikasten, Jesuiten eskola pribatuari irribarretsu ez erraldoi bat oihukatuz. Unibertsitate ondoan bizi naiz orain, lagun batekin. Eta primeran nago. Gurasoen etxetik alde egiteak uste dut edonor laguntzen duela, askeago sentitzen naiz (aske izan ezin badut ere), autosuizienteagoa, eta ikasteko gogo izugarriak dauzkat ondoan lau urteko bidaia honetan.

Paisaia berrira ohitzea erraza da, lehio handien kristaletan zehar begirada gurutzatu, eta mendian kokaturik dagoen etxe batean pausatzen dut, ez diot begirik kentzen, hipnotizatuta banengo bezala, ixilik. Haizeak farolak mugitzen ditu, horrek txikitan kriston beldurra sortuko zidan... oroitzen dut edozein aldaketa klimatikori nion beldurra, euria, tximistak, trumoiak nahiz haizea izan kanpokoa. Zergatik ote beldur hori, zergatik hain gogorra...

Dena den, onena zer den galdetuko balidate ezingo nuke erantzun, bere osotasunean delako hau amets bat, eta ez da txantxa, aspalditik etorri nahi nuen Donostira bizitzera ikasten hasitakoan. Gainera, gero eta komentzituago nago aukeratu dudan karreraz, sofiaren munduan sartu nahi nuen nik ere, eta orain sartzeko giltza daukadala inoiz baino pozago nago.

Espero dut, hemendik aurrera, sofiak ikasi zuen beste edo gehiago ikastea, nire aldetik bada ere, irakurtzen, idazten, eztabaidatzen, eta batez ere pentsatzen... buruari bueltak ematen. Espero dut bai, gustatuko litzaidake...

indezent

indezent 2007-09-27 21:20 #1

Aukera ederra bai jauna! Karrerarena eta etxetik irtetearena. Nik uste garbiago izan nuela etxetik kanpo joatearena zein karrera aukeratu behar nuen baino...;)


Utzi iruzkina: