Sisifo, zoriontsu

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-03-10 14:54
1

Sisiforen zigorra ezagutzerakoan, gogortzat hartzen dugu, ez baitauka xederik. Helburua lortzera doanean egin duen saiakera guztia ezertarako ez dela izan konturatzen da, harria berriro goraino igo behar duelarik, maldan behera behin eta berriro erortzeko.  

Dena aldatu egiten da Sisifok helburua eraldatzen badu, helburua harria maldan gora igotzea bihurtzen badu, bere helburua betetzen ari da etengabe, eta horrek zoriontsu egiten du. Sisifok egia ezagutzean bere patuaren jabe da, badakielako bere patua harri hori etengabe maldan gora bultzatzea izango dela, momentu horretan, egi osoa ezagutzen duelarik, ez dago jainkoen menpe, berak bizi behar duena biziko baitu, zoriontasunez. 

Ulertu dut “la filosofia del absurdo” delakoa. Camusek honekin esan nahi diguna,  edo behintzat nik ulertu dudana da, bizitzak ez daukala zentzu edo helburu bat, jaiotzen gara, eta horren ostean hiltzen gara. Bitartean fase bat ematen da, bizitza. Bizitza ordea heriotzerako bidea baino ez da, Sisiforen lana ez dela langilearena baino absurduagoa dioenean, esaten du, langileak egunero berdina egin behar duela, inolako helbururik gabe, baina langilea hori taxugabea dela konturatzen den momentuan ez du zorigaiztoko izan behar, badaki beti horrela izango dela eta beraz, bere patuaren jabe bakarra da. 

Zaila da pentsatzen dudana paperean isladatzea, bizitza mota bat izango duzula baldin badakizu, eta ezin badezakezu aldatu, ezertarako ez dizu balio beti hileta jotzen ibiltzea, zure bizitza halakoa izango da eta den modukoa jakin behar duzu disfrutatzen, zoriontsu, horretaz ohartzen zaren momentuan izango duzu benetan egoeraren kontzientzia, eta ez zara gehiego zorigaiztoko izango. 

Askotan guzti honek kontraesana ematen du, nola izan daiteke horrelako egi bat ezagutzeak pertsona bat zoriontsu bihurtzea? Argitasun bera ezagutu izanak bihurtzen du zoriontsu, eta ez egiak berak, benetan gertatzen ari denaren kontzientzia izateak, eta ez gertatzen ari denak. Egia hori ezagutu izanak esan nahi du ez garela gehiago platonen aitzuloan bizi, lortu dugula izarrak ikustea, eta izarrak espero baino itsusiagoak izan arren, saiakerak, eta gure helburua lortu izanak betezen gaitu. Horregatik Sisifok egin behar duen bakarra da lehen esan bezala helburua aldatu, eta saiakera helburu bihurtu.

ni neu

ni neu 2007-03-10 18:47 #1

Bikaina, bai jauna!


Utzi iruzkina: