Parkatu... mesedez!

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-03-23 23:23
3

Zergatik da hain zaila barkamena eskatzea?

Zaila da orokorrean sentimendu guztiak garbi adierazi eta azalaraztea, are gehiago sentimendu horiek oso onak ez badira. Niri bereziki, barnearen edozein motatako adierazpena egitea ia ezinezkoa zait, oso oso zaila. Egia esan ez dakit zergatik den, baina beti izan naiz koldarra traszendentziez hitz egiteko, beti izan dut nahiago idazkeraren metodoa, koldarkeria hutsa da badakit.

Saiatzen ari naiz orain hori aldatzen, saiatzen naiz hitz egin behar ditudan gauzak aurpegian esaten, onak eta txarrak. Esan dut bai, zailagoa da esan behar dena aurrez aurre esatea, baina egia da ere, era honetan gure hitzen balioa biderkatzen dela.

Baina barkamena, barkamena beste kontu bat da. Oso ezberdina. Uste dut ia mundu guztiari egiten zaiola latza norbaiti barkamena eskatzea. Hala ere, sentimendu hori barnean gordetzeak ere erre egiten gaitu. Nahi dugu beste pertsonak jakin dezan sentitzen dugula mindu izana, baina ez daukagu pertsona horri gure sentimendua adierazteko ausardiarik. Gure akatsak aitortzeari beldurra al diogu? Agian hori izango da, baina hamaika gauzetan askoz ausartagoak izaten ikasi beharko genuke, nik behintzat bai.

Aukerarik izan ez badut, koldarregia izan banaiz eta ez badut barkamena eskatzeko ausardiarik izan, konturatu gabe norbait mindu badut... barkaidazue. Barkamena eskatzen dizuet, beste behin ere idatziz... honaino hel naiteke momentuz... sentitzen dut!

opositivo

opositivo 2007-03-25 21:17 #1

Barkatuta zaude! Zerbait egiten didazunerako...

astrozoro

astrozoro 2007-03-25 21:28 #2

ba&nbsp; nik&nbsp; ez&nbsp; zaitut&nbsp; barkatuko&nbsp; bloga&nbsp; batean&nbsp; barkamena&nbsp; eskatzeagatik. ez&nbsp; ezkutatu&nbsp; eta&nbsp; erakutsi&nbsp; zure&nbsp; intentzioa&nbsp; ona&nbsp; dela. ekintzek&nbsp; balio&nbsp; dute, hitzak&nbsp; haizeak&nbsp; eramaten&nbsp; ditu. ez&nbsp; al&nbsp; duzu&nbsp; uste?&nbsp; arazoak&nbsp; sor&nbsp; ditzaketen&nbsp; ekintzak&nbsp; aurrera&nbsp; eramateko&nbsp; gai&nbsp; garen&nbsp; heinean&nbsp; arazoak&nbsp; konpontzeko&nbsp; bideak&nbsp; aurkitzeko&nbsp; era&nbsp; izan&nbsp; behar&nbsp; dugu. behintzat&nbsp; saiatu. <br />

Sugoi

Sugoi 2007-03-26 19:58 #3

<p>Hemen idatzi nuena ez zen barkamena eskatzeko pisua kendu ahal izateko, aukera ikusten dudanetan saiatuko naiz aurrez aurre hitz egin behar dudanarekin egiten, asko kostata ere. Askotan halere, pertsona gehiegi ezagutzen ez baduzu ez dakizu bere erreakzioa zein izango den, ez dakizu orain hitz egin beharreko zerbait den, edo hobeto dagoenean hitz egin beharrekoa.</p>

<p>Idatzi nuen egia delako oso zaila dela sentimendua adieraztea, eta noizbait ere konturatu gabe minik egin baldin badiot, jakin dezala ez nuela intentzio txarrean egin, bestela konturatuko nintzateke.</p>


Utzi iruzkina: