Okertutako egunak

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-09-13 23:15
1

Normalean, egun guztiak hasten ditut humorez, isilik, esnatzeko asmoz, baina gogotsu. Energien kontuak ez dakit egia izango diren, baina badakit zerbait, goizari alaitsu egiten badiot aurre, gainerakoa bakarrik dator, eta gauerako egun lasaia izan dudala esan dezaket, baita haurren antzera lo egin ere.

Baina badira urteko data gutxi batzuk, zeinak egutegitik desagertu beharko liratekeen, izan ere, Murphyren legeak baldintzatuta daude hasieratik bukaerara. Gogo txarrez esnatu, edo esnatua izan, goiz aldrebesa eduki eta arratsaldean berri paregaberen bat jaso (nótese el sarcasmo.. :S). Nazkagarriak dira egun horiek eta ez lukete esistitu behar, irratia piztu eta oina zapatillan sartu bezain laster desiratzen duzu berriro oin horiek berak berotan mantaren azpian uztea, gorputzak egunean zehar pilatutako pisua oheak jasan dezala! Luzeak dira horrelako egunak, baina gezurra dirudien arren bukatu egiten dira huek ere, ez dugu ba kezkatu beharrik.

Bihar dena izango da berriro arrosa, eta atzoko grisa ahaztua egongo da, gustatzen zaidalako nahi dudana lortzea, eta orain nahi dudana gaurko eguna egutegitik desargertzea delako. Ohera noa.

Gabon pasa neure buruari!!!



............zzzzZZZZZzzzzzzzZZZZZZzzzzzzzzZZZZZZZZZZ........

Ignatius_Bukowsky

Ignatius_Bukowsky 2007-09-14 17:27 #1

Nik ere nahiko esnatze okerra izan dut ba, Okerra baina gehiago okerduraren ondorioa...


Utzi iruzkina: