Hauteskunde kanpaina

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-05-16 15:59
8

              

Teleberria ikusten aritu naiz orain arte. Eta betiko zoritxarrez aparte, buruhausteak gutxi balira bezala, haueskunde kanpaina gogorarazi didate. Bai, batzuetan, zorionez, ahaztea lortzen dut. Baina burura ekarri didate berriro ere.

Ikusi dut, nola hainbat herritan etengabe agertzen den dohainik hitza, a ze kanpaina lotsabakoa! "GUK viagra musutruk emango dizuegu. a bai? Ba GUK podologoari bisita ere doan..." eta halako beste hamaika. Txarrena ez da ordea kanpaina, azken finean, "irabazi nahi bada, denak balio du" (sin comentarios), txarrena gu erostea lortzen dutela da. Bai! "Hara, beitu baina, ze alkate jatorra egokitu zaigun herrian, jubiletxera dator kartetan jokatzera", "Pena merezi du politikari honek eh, gazteei kondoiak banatzen dizkie kaletik"... eta klaro, danak gehiago oparitzen duenari bozkatzera, edo aurpegi solidarioena aurkeztu duenari! Ikaragarria da, benetan! Ez daukat hitzik...

Pausu honetan, denak ibiliko gara primeran gure oin berriztuekin eta pozik bizitza sexual askeagatik baina hori bai, katea lepoan lotuta, interes absurduengatik bozkatu dugun alkatearen gidaritzapean. Ez dut ulertzen kanpaina elektoralena eta uste dut ez dudala inoiz ulertuko, nolatan irens ditzakegu halako gezur eta eroskeriak?

Bozka ez da erosten! Bakoitzak erabaki beharrekoa da, txorakeriek baldintzatu gabe eta serio pentsatua, gehienetan ezertarako balio ez badu ere. Izan ere barre egiten diot nik demokrazia honi, alderdiak ilegalizatzen dituen zuzenbidezko estatu honi eta ordezkaria hautatu bai baina gero eskumenik ez duen herritarron botere honi... JA!

auskalo

auskalo 2007-05-17 18:11 #1

arrazoia duzu, hauteskundeak hurbildu heinean polit polit jartzen dute herria, parke berri eta babestutako etxeak edonon. baina hau ez da nahikoa, guk partido del negocio vascori zera eskatu nahi diogu: utzi pakean euskal herria, utzi gure etorkizuna aukeratzen. pnv-ri txolloa amaituko zaio ezker abertzalea udaletxeetan sartzen denean, beraz, nahiago dute ilegalizaturik mantentzea. ta jada aralar ez da ezker abertzalea, prakak jaitsi dituzte ezker batuarekin paktua egitean. nire kontzientzia garbi dago, baina nola dago aipatutako guztiena?

Sugoi

Sugoi 2007-05-17 19:34 #2

Ez dut uste benetan kontzientzia izango dutenik. Dena den ez zen nire asmoa inoren aurkako kanpaina egitea, edo hobeto esanda, denen aurkako kanpaina egitea zen nire asmoa, edo behintzat jendearengan zalantza piztea. Konfiantza handiegia dugu gure ideologia berberekotzat jotzen ditugun politikoengan, baina ez diote politiko izateari uzten... hala ere, argi utzi beharra dago, guztiz antidemokratikoa dela noski, edozein motatako alderdia legez kanpo uztea, ez dago eskubiderik. Eta horrela, ezinezkoa da herritarron ordezkaritzaz hitz egitea... lotsagarria!

opositivo

opositivo 2007-05-18 11:59 #3

Zein da bidea orduan? Bozkaketa baliagarria? Sinbolikoa? Zuria? Nuloa? Abstentzioa?<br /><br />

Auskalo!

Sugoi

Sugoi 2007-05-18 14:46 #4

Bozkaketa baliagarririk badago ala? Erabakia bakoitzarena da, baina uste dut ezer gutxi aldatuko duela horrek. Hori bai, abstentziorik ez. Surfragio unibertsala lortzea asko kostatu izan da eta orain eskubidea praktikan jarri beharko genuke, zurian bozkatuko nuke&nbsp;agian, abstentzioa baino lehen.

harry  potter

harry potter 2007-05-18 18:41 #5

politikariak&nbsp; eta&nbsp; politikagintza&nbsp; bortizki&nbsp; krikatzen&nbsp; dituzu&nbsp; baina&nbsp; boto&nbsp; zuriaren&nbsp; alde&nbsp; agertzen&nbsp; zara? nola da posiblea? boto&nbsp; zuria&nbsp; txeke&nbsp; zuria da, irtetzen&nbsp; denarekin&nbsp; bat&nbsp; etortzea. berdin dizu&nbsp; zeinek&nbsp; irabazten&nbsp; duen? lagunduko&nbsp; duzu&nbsp; irabazlea&nbsp; siglak&nbsp; kontutan&nbsp; hartu&nbsp; gabe? boto&nbsp; zuria&nbsp; txorimaloek&nbsp; baino&nbsp; ez&nbsp; dute&nbsp; ematen!<br />

Sugoi

Sugoi 2007-05-19 12:31 #6

Uste dut erratuta zaudela, boto zuria inoren alde ez egotearen adierazlea da, boto eskubidea praktikatu baina inori ez ematea. Dena den, ezin dut ondino bozkatu beraz denbora daukat pentsatzeko. Hala ere, ez dakit, baina egingo ez nukeena da bata bozkatu, bestea oraindik txarragoa delako.

harry  potter

harry potter 2007-05-19 13:32 #7

boto&nbsp; zuria&nbsp; inoren&nbsp; alde&nbsp; ez&nbsp; egotearen&nbsp; adierazlea&nbsp; baldin&nbsp; bada, zerena&nbsp; da&nbsp; abstentzioa? abstentzioaren&nbsp; bidez&nbsp; politikagintzaz&nbsp; paso&nbsp; egiten duzula, edo&nbsp; aurkezten&nbsp; direnen&nbsp; artean&nbsp; inork&nbsp; ere&nbsp; ez&nbsp; zaituela&nbsp; konbentzitzen&nbsp; adierazten d uzu, baina&nbsp; boto&nbsp; zuriak, orduan, zer&nbsp; adierazten&nbsp; du? gauza&nbsp; bera? bozkatzeko&nbsp; eskubidea&nbsp; duzula&nbsp; baina&nbsp; ez&nbsp; duzula&nbsp; inor&nbsp; bozkatzen? ez&nbsp; al&nbsp; da&nbsp; hori&nbsp; abstentzioak&nbsp; adierazten&nbsp; duena? <br />

Sugoi

Sugoi 2007-05-19 13:48 #8

Bai, abstentzioak desadostasuna adierazten du bebai. Agian hanka sartuko dut asko ez dakidalako, baina egia da adibidez emakumeok boto eskubidea lortzea nahiko neketsua izan zela, eta abstentzioa nolabaiteko atzera pausua litzateke. Hala ere, berriro esaten dizut, nik ez dakit zer egingo dudan, gauza da konfiantzarik ez dudala politikoetan, ez naiz apolitikoa, ez dut politikaz paso egiten, baina antipolitikos banaiz, ez dut uste ni eta nire herriarengatik ezer egingo dutenik, ez dut uste borondatea daukatenik.


Utzi iruzkina: