Euskaltel, zertan lagun zaitzaket?

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-10-20 11:49
2

Bueno ba, lana lortu dut. Ez dakit nire burua zoriondu edo sentitzen dudala esan... momentuz zoriondu egingo dut, oraindik alde positiboa baino ez baitut begiztatzen: dirua. Formakuntza ikastaro bat egin behar dut lehenengo, zortzi egunekoa, eta gero ja, euskaltelentzat egingo dut lan, interneteko arloan, zerbitzu teknikoan.

Antza telemarketing lana omen da esklabuena, langilea gehien esplotatzen dutenetarikoa... baina zer egingo diot, horrela dago kontua, esperientziarik ez daukat ezertan eta momentuz titulaziorik ez, beraz, aguantatu beharko. Hor nabil begiratzen zenbat konbratuko dudan, eta dena iruditzen zait ondo, ez baitaukat kasik gasturik, bapatean diru pila bat izango dut eskuartean... Baina badakit nola doan hau, ohitu bezain laister joango da dirua etorri bezain azkar!

Ostegunean izan nuen entrebista, eta atzo deitu zidaten hartzen nindutela jakinarazteko. Enpresara heldu nintzenean txiki txikia sentitu nintzen, itxoiten egon nintzen lekua ordenagailuz betea zegoen, eta han zeuden langile guztiak, ni atean, zutik, zer egin ez nekiela. Eskaparate batean jarri izan banindute bezala sentitzen nintzen. Eskerrak bost minutura edo (nire bizitzako luzeenetarikoak) neska bat etorri zen, nire izenagatik galdetu eta entrebista egin behar zidan neskari deitu zion, gaitzerdi!

Ala ba, hasi zen entrebista. Hasieran sinplea oso, enpresaren funtzionamendua pixkat azaldu zidan eta pare bat galdera egin, hala ere, ni nahiko urduri nengoen egia esan. Baina honen ostean zetorren tragu txarra, froga bat egin behar baitzidaten jakiteko zer nolako soltura daukadan telefonoan (beti esan didate seka bat naizela), baina telefono deia ez zen egiazkoa noski, entrebista egiten zidanak deituko baininduen beste gela batetik... momentu horretan nire barnerako pentsatu nuen zein irrigarria zen egoera hori, eta nire nerbioek eta lotsak bat egin zuten nire aurka joateko, baina oraingoan ezin izan zuten nirekin. Froga bukatu eta tipak oso ondo egin nuela esan zidan, eta halaxe irten nintzen, egindakoaz harro harro, oraindik sabelean korapilo bat neukala.

Bueno ba, listo! Atzo deitu ninduen eta banaiz BAI ESAN enpresaren kide potentzial bat, ikastaro osoa egiten badut automatikoki pasatzen bainaiz plantillaren parte izatera. Ba hori, momentuz pozik nago, geroago etorriko dira penak. Orain, egoera berriaz disfrutatzera... disfrutatu edo!

Basque in the moon

Basque in the moon 2007-10-22 23:53 #1

Sorte on lan berrian! Kanpotik begiratuta erreza dirudi, baina seguru lehenengo astea igaro eta gero nazkatuta zaudela xD

malen

malen 2007-10-24 00:24 #2

zatoz mallabira!

familixan egongo gara : )

gañera...ez esan iñori, baina Sutagar kuadrillia ondo ondo ezautzen daben lagun bat da Aiert...asike igual gero zeozer hartzera animauko dira! :P

Utzi iruzkina: