...euria...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-09-16 23:41
1

Lehio irekian barrena,
etxe barrurantz,
irratia piztuta dagoen gelan,
zerbaitek apurtzen du,
kaleako ixiltasuna,
euria...

Kalera noa,
hots hori entzutera,
hain da bakartia,
hain lasaigarria...
gau osoa emango nuke
ezerezera begira.

Tantak, banan banan
lurraren aurka,
erritmoa markatuz,
gauarekin malenkoliatsu,
baina aldi berean
giro epela.

Zerura begira burua
eta begiak erdi itxiak,
urak ez mintzeko.
Aurpegia bustitzen,
freskatzen...
bitartean usainak,
nahasteak,
asfaltoa, lurra, bedarra...
zigarroaren kearekin batzen dira,
hipnotizatzen nautelarik.

Ohera noa
irudi hau ahaztu aurretik,
argazki bat atera dut buruan
ta ezin gal dezaket.

Ohera noa.

joksu

joksu 2007-09-17 22:09 #1

Aparta. Zein ederra den euskarazko poemak entzutea.<br />Jarraitu, nik gogoz irakurriko ditut!<br />


Utzi iruzkina: