Desio frustratuak

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-08-08 09:16
1

Hondartza bat, mendi tontor bat,
kale huts bat, etxe epel bat,
sofa erosoa edo harkaitz gogorra
denak balio zaizkit zurekin egoteko.

Nire egun laburren partaide,
pertonai nagusi, posible balitz,
motel eta azkar mintuak,
begirada gurutzatu bi.

Desagertzen da dena,
denbora, erantzukizunak, kezkak,
ez daude.
Bakarrik zu, eta ni, eta ingurua,
gaua edo eguna,
hezea edo lehorra,
beroa edo hotza...

Musika leuna atzetik,
nire buruan dago,
agian olatuen kantuak,
hodeien negarrak edo soilik
agindutakoa betetzen duten bozgoragailuak,
batek daki.

Nahiko nuke muxu eman,
masailean lehenengo, ahoan gero,
nahiko nuke laztandu,
zure azala sentitu, usaindu.
Gure bi gorputzak batzea,
berotasuna konpartituz,
espaziorik gabe, haizerik gabe,
biak bat, izaki soila...

Hamaik desio ditut,
begiak hezetzea,
belarrira xuxurlatzea,
nahi duzuna,
ez dago inor, ez ezer,
ez mugarik.

Nahi eta ezin,
ezin eta nahi,
gehiago ala gutxiago,
desio frustratuak,
frustrazio onartuak,
atzo legez,
bihar legez.
Betidanik eta betiko...

ane

ane 2007-08-08 20:49 #1

desioa frustratua izan arren ezin desagertarazi... ahaztu nahi dena behin eta berriz gogoratu, ahazteko... bai. ezaguna egiten zait!!


Utzi iruzkina: