...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-12-02 07:41
3




Mikel Laboa hil zen atzo. Ni, ordea, gaur esnatu nau berri txarrak. Irratia goizetan baino entzuten ez dudala eta, atzo ez nuen ezer jakin, eta gaur, ametsetatik irten nahirik nenbilela oraindik, Mikel Laboari egingo zizkioten homenaldien berriak harritu nau. Ezin nuen ezer ulertu, Mikel Laboa bizirik dago! Ametsetan ote oraindik ere? Baina ez. Hil egin da. Eta pena handia sentitu dut, beste edozein  pertsona ospetsuren heriotzarekin sentitu ez dudana. Niretzat ez  delako beste edozein pertsona ospetsu. Mikel Laboa baizik. Ezagutu izan banu bezala hartu dut berria. Bere abestietan arimaren parte bat utziko balu bezala, niregana heldu zelako bere izaeraren zatitxo bat. Nik hala sentitu izan dut behintzat. KariƱo berezia nion.

Ez daukat besterik esateko. Soilik, niretzako genio bat izan dela eta bere musika lagun izango dugula beti.




astrozoro

astrozoro 2008-12-03 10:24 #1

artista aparta joan zaigu, baina mito bat jaio da... <br>

Sugoi

Sugoi 2008-12-03 14:20 #2

Horretaz ziur egon gaitezke, bai. :)<br>

indezent

indezent 2008-12-03 15:47 #3

Uste dut inork ez duela lortu hainbeste blogetan bere omenez post bat idaztea. Zerbaitegatik izango da... Goian bego.


Utzi iruzkina: