Ba al dago askatasunik?
amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-12-11 09:53
13
Batzutan determinismoan preso sentitzen naiz, iruditzen zait bizitza programatuta daukadala jaiotzetik hilko naizen egunerarte, eta ez dut nik erabaki bizitza horren nondik norakoa. Geure amaren sabeletik irteten garen momentu beretik, badaukagu etorkizun idatzi bat, baina ez naiz ari zenbait indar kosmikoren ondorioz dagokigun etorkizun batez, ez eta nire heriotzaren eguna zehazki determintua egoteaz, txorakeria litzateke nire aldetik horrelakorik esatea. Eskema batez ari naiz, denok daukagu bizi eskema bera, estruktura berdina, eta horren gainean bagoaz hornitzen pixka bat gure egunerokoa dena.
Adibide bat jarrito dut hobeto ulertua izateko. Ez al dugu denok arrazoia erabiltzen hasten garenetik etorkizun berbera amestu? Institutua bukatu bezain laster gustuko ikasketak burutu, ikasketa horiei dagokien lan ona aurkitu, ordu asko sartu ez eta soldata paregabea jasoz posible bada. Behin ekonomia orekatu bat lortuta, prest gaude bizitza sentimental bati hasiera emateko. Bikotea aurkitu (bikote ideala noski, pelikuletan ikusten ditugun horietakoak), harremana egonkortu, etxea erosi alokatu baino hobeto eta azkenik seme-alabak izan. Hori da gure bizi modeloa, eta hori da jarraitzen irakasten digutena.
Askotan galdu dut kate horiek apurtzeko itxaropena. Preso bizi gara, lehen aipatutako eskema antolatuek loturik, eta oso zaila da bizitza deitzen dioten kartzela hontatik ihes egitea, bizitzari uko egin gabe. Pentsatzen dut oso urrun alde egin beharko nukeela, bizimodu estereotipatu hau sufritu behar ez izateko, gizaki robotizatu baten antzera ez sentitzeko. Baina badakit ausardiarik ez dudala izango inora joateko, ausardiarik ez dudala izango lotzen nauten katea pisutxuak apurtzeko, guztiari ez esan eta zerotik hasteko, beste edonon eta beste edonorrekin. Frustrante xamarra izaten da, gogorra da askatasun eza hain sakonki nabaritzea, inor askea ez bada ere. Konturatzeak, horren inguruan buruari bueltak emateak, egunero lan automatizatu bat burutzeak, monotonian erortzeak… arrazoi horiek guztiek, ezinegona sortzen didate, eta nekea, nekatuta nago.
Lehengunean ordea, ilargira begira nengoela, konturatu nintzen ez dela beharrezkoa milaka kilometrotara ihes egitea. Ilargiak hitz egin izan balit bezala, hainbat gauzataz konturatu nintzen. Esana zidaten jada, inork ez duela askatasuna ezagutu eta inork ez duela ezagutuko, baina sistemaren barruan egonda ere lor daitekeela nolabaiteko taldearekiko independentzia bat, lor daitekeela korrontearen aurka doan izokina izatea. Eta egia da, konturatu naiz hainbatetan entzundakoak egia direla... gauza txikietan gelditu, begiratu eta gozatu. Ilargiaren argiaz liluratu, olatuek harkaitzen aurka jotzen duteneko soinua adi entzun, txokolatea dastatu, muxu edo laztan bat sentitu... egunerokoan gertatzen zaigun guztia sakonkiago sentitu beharko genuke, horrela pixka bat askeagoak izatea lortuko genuke eta.
Egia da ez dagoela askatasuna, naturak berak ere bere legeak ditu, eta naturaltasunez bizitzea beraz aske izatearen kontrakoa da. Askatasuna gure asmakizuna baino ez da, baina egia da ere guk lege gehiago ezarri dizkiogule geure buruari. Porro baten keaz intoxikatu den burmuinari utzi ihes egiten, gau batean bizitako momentu ikaragarrien bukaera non dagoen ez pentsatu, tristurari utzi bizitzen eta alaitasuna bultzatu handiagoa izan dadin, bizi bizitza. Hori da erresistitzeko modurik eraginkorrena, bizitzea. Ez bagara gai sistematik ihes egiteko ere, egokitu zaigun gauzarik eder edo behintzat garrantzitsuena ez dugu geldirik pasatzen ikusi behar, pelikula bat ikusiko bagenu bezala, bertan murgildu behar dugu, eta ahal denik eta gehien aprobetxatu. Hofmannsthalek bere Carta a Lord Chandos horretan adierazitakoa, hori da lortu behar duguna, mundua eta bizitzarekin fusionatzea, estatu baten legeen gainetik egotea, hauek hausteko inolako beharrik gabe.
hau bai antzezlana
hau bai antzezlana 2007-12-11 12:29 #1
Ni ez nago inolaz ere ados carpe diem famatuarekin, ez behintzat egun ulertzen den moduan. Gazte askok ulertzen du egun esaldi horrek hedonismo hutsera eraman behar gaituela. Aprobetxa denbora bai, baina ez zentzugabeki, unean plazerra baino ez da bilatzen eta. berdin du gertatuko dena, berdin du zer datorkigun gainera, nik ez dut aldatzeko ezer egingo... nik plazerra baino ez dut nahi. Ez, ez eta ez. gizarte baten parte gara, gizabanakoak bai, baina kolektibitate baten barruan, eta horrez gero ezin dut nire autnomia eta askatasun erradikal eta hedonistean pentsatu soilik. Posmodernitateko  gazte gaixoak, galdurik bizi zarete ezerezaren desertuan, eta gainera jainkoaren lekua bete duzuela pentsatzen duzue.
Sugoi
Sugoi 2007-12-11 15:10 #2
Antza ados gaude bada. Nik ez dut Carpe Diem hori orain ulertzen den moduan ulertzen. Hau da, momentua harrapatzea ez dut nik ulertzen etorkizuna ahaztearen sinonimi bezala, momentua aprobetxa daiteke arduragabe hutsa izan barik. Aprobetxatu momentua esan dudanean, disfrutatu momentua, bizi momentua da esaten ari naizena. Eta ez utzi egiten ari zaren guztia, bota dena lehiotik behera eta irten zaitez mozkortzera, dantza egitera edo sexua praktikatzera etengabe gainerako guztia ahaztuz. Aprobetxatu momentua, gorde minutu bakoitza, bizi, nabaritu, datorrena datorrela parte hartu, tristura, alaitasuna, sakontasunez sentitu... hori da esan nahi nuena.
balaklaba
balaklaba 2007-12-11 16:31 #3
"Geure amaren sabeletik irteten garen momentu beretik, badaukagu etorkizun idatzi bat, baina ez naiz ari zenbait indar kosmikoren ondorioz dagokigun etorkizun batez, ez eta nire heriotzaren eguna zehazki determintua egoteaz, txorakeria litzateke nire aldetik horrelakorik esatea."
Zergatik da txorakeria? Ez al da hori determinismoa? Ez nekien determinismoan erdi biderik zegoenik, hau da "eskema sistema" bat zegoenik gutxi gora behera bizitza markatzen dizuna. Ze eskema da hori? Non bukatzen da eskema horren eragina?
Beste galdera bat. Erabateko determinismoak askatasun eza inplikatzen du? Eta askatasuna sentsazio bat bada¿
Beste gauza bat: Demagun. Bihar determinismoan sinestuko duzu baina etzi ez. Zure bizitza (sentsazioak, jokabidea...) egun batetik bestera aldatuko litzateke (zenuke)? Ala errutina berdinarekin jarraituko zenuke beti? (agian errutina horretarako zaude programatuta %100en hil arte determinismoa izan ala ez izan)
"Ilargiaren argiaz liluratu, olatuek harkaitzen aurka jotzen duteneko soinua adi entzun, txokolatea dastatu, muxu edo laztan bat sentitu..." Hau dena, idatzita dagoen bezala behintzat, nire zakurrak egin dezake. Ez dirudiela zaila, alegia. Ez zait "gauza txikiak" erabiltzea gustatzen "bizitza"ren alboan. Zeintzuk dira handiak? Txikiak horiek badira nik handiak ezagutu nahi ditut.
Blog polita. Zorionak
Sugoi
Sugoi 2007-12-12 11:18 #4
Uste dut ez dela ulertu nik esan nahi nuena. Agian determinismo hitza ez dut era egokian erabili, baina nire asmoa gure inguruak determinatzen gaituela adieraztea zen. Gutaz espero dena egiten bukatzen dugu gehienetan, bai behintzat hein handi batean. Nik ez dut uste destinoa existitzen denik, bai ordea sistemaren eta ingurunearen gidaritzapean gaudela, eta horrek determinatzen du gure etorkizuna, guztiz ez bada ere. Aipatzen dudan eskema agian hauts liteke, nik ez dut uste horretarako kapazak garenik, ni behintzat ez. Eskema hori bizitza eredugarri bat da, gaur egun eta tradizioaren eraginez gizakiak nahitanahiez egin behar omen dituenak, beharrak betetzen ez dituena marjinatua izaten da, ala ez? Eta ez dut uste erraza denik ostrazismora kondenatuta bizitzea. Nik ez nuke aguantatuko ziurrenik.
Askatasunari dagokionez, egia esan, esango nuke existitu ere ez dela egiten, are gehiago gehienetan mintzatzen garen askatasun ideal hori, inor ezin daiteke askea izan, gauza batek ez bada besteak determinatzen gaituelako, eta azkenengo terminoan, naturaren legeek. Beraz, bai, askatasuna sentsazio bat dela esan genezake, beste era batera ulertu behar dugu, ez baitago beste biderik. Askeak inoiz ez gara izango, baina aske senti gaitezke, hori uste dut nik behintzat, zaila den arren.
Oso zaila egiten zait suposatzea bihar determinismoan sinestuko dudala eta etzi ez. Dena den, berdin du determinismoa dagoen edo ez, kontua da bizitza bakarra dagoela eta momentuak sakonki gozatu eta sentitu behar direla, aprobetxatu, eta honekin ez dut esan nahi biharrak ez zaituela kezkatu behar, baizik eta soilik, momentuan eskuartean daukazun lorearen usaia ez uzteko aireak eramaten.
Gauza txikien inguruan... askotan animaliek guk egiten ez dakizkigun gauzak egiten dakizkite, ez baitiote guztiari milaka buelta ematen. Nire senide baten txakurrak, neguan, sukaldean berogailuak berotu duen lurrean etzaten dira, gustura daudelako. Hondartzara eramaten ditugunean korrika egiten dute oso azkar, nahi hori daukatelako, eta disfrutatu egiten dituzte karreratxoak. Guk askotan ahazten dugu nola disfrutatu, nola gozatu, deskribapen hitzetan galtzen garelako. Ez da behar olatu batek egiten duen soinua nolakoa den esatea, askotan hitzak ez dutelako horretarako balio, nahikoa da gure zentzu guztiak olatu horri eskeintzearekin, baina ahaztu egiten zaigu ixilik egoten, pentsamenduan izanda ere. Gauza txikiak erabiltzen dut horrela ulertzen ditugulako orokorrean, benetan ez dago gauza txikirik, ez handirik, baina batzutan tradizioaren eraginez erabiltzen ditugun hitzak erabili beharra dago, ezinezkoa da bat batean hizkuntza osoa aldatzea. Eta nik ere, termino horiek erabiltzen ditut. Izan ere gauza txikitzat ditugu aipatutakoak, baina ez dira beste batzuk baino garrantzi gutxiagokoak.
astrozoro
astrozoro 2007-12-12 12:36 #5
jexux! zelako martxa hartu duen blog honek! gero eta eztabaida sakonagoak... iuju!!!
balaklaba
balaklaba 2007-12-12 22:49 #6
Kaixo berriz!
Beste komentario bat:
"Gutaz espero dena egiten bukatzen dugu gehienetan, bai behintzat hein handi batean. Nik ez dut uste destinoa existitzen denik, bai ordea sistemaren eta ingurunearen gidaritzapean gaudela, eta horrek determinatzen du gure etorkizuna, guztiz ez bada ere"
Demagun destinoa existitzekotan liburu lodi batean idatzita egon daitekeela. Gutaz espero dena egiten bukatzen badugu gehienetan, egingo dugun gehiena egongo da liburu lodi horretan idatzita? %80? Baina hau posible da? Esan nahi dut, zer esan nahi du %20a ez idatzita egotea, kotxearen kolorea aukeratu dezakegula baina ez modeloa? Edo modeloa ere bai? Edo farola baten kontra ez jotzea gure esku dagoela? Idatzita badago kotxea erosiko duzula, zergatik ez uko egin kotxea erosteari %20 horrek ematen duen askatasunarekin? Ez dakit, ez dakit... konplikatua da gauza... ;-)
Zer aukeratu dezakegu eta zer ez... ilearen berezko kolorea agian! Horiek geneek balditzatzen dute, beraz geneek diotena behintzat %80 horren barruan egongo da! Eta geneek baldintzatzen badute aukeratuko duzun kotxearen kolorea? Joder, hau mobida bat da zeren horrela bada kotxearen kolorea aukeratzeko askatasunik ere ez genuke edukiko nahiz eta sentsazioa baietz izan. Nik ez dut uste gure kotxearen kolorea geneek baldintzatzen dutenik. Agian kontzesionariora zoaz eta bertako gizonak auto berderik ez dutela esaten dizu. Baldintza gehiago!! Kotxearen kolorea ez dute geneek bakarrik baldintzatzen, dendariak esaten digunak ere baldintzatzen du... Zenbat baldintza! Baldintzak toki guztietatik eta ez dugu behin ere "libreki" aukeratu,  izan ere auto berdea erostea erabaki dugu auto berde gutxi ikusten direlako batez ere, eta nahiz eta oso ongi gogoratzen ez garen, haurrak ginenean aitonak jostailuzko auto berde bat oparitu zigulako inoren urtebetetzeak ez ziren egun batean. Gorria oparitu baligu auto laranja erosiko genuke, beraz aspaldi hil zen aitona horrek utzi zigun sentsazio alai horrek ere baldintzatzen gaitu... Ze komentario luzea! Txiza egiteko gogorik izango ez banu gehiago luzatuko nuke zalantzarik gabe, nahiz eta dagoeneko aspergarri eta astun xamarra izaten ari naizen.
(Ze plazerra komunetik bueltan sentitzen dena...) Niri gehiago gustatzen zait sinestea dena dagoela idatzita %100ean, baita jaiotzatik hil arte zure bihotzak emango dituen taupada kopurua ere. Kontua da idatzita dagoen hori ezin dugula irakurri eta hor egon daitekeela, hain zuzen ere, bizitzaren grazia: ez dakigula zenbat taupada emango dituen gure bihotzak, baina taupa eta taupaka ari zaigula, azkarrago edo polikiago, egunen batean, gure denbora bukatzen zaigunean, geratuko zaigun arte. Aukeratzea, borroka egitea zure esku dagoela sentitzea ederra da. Borrokatzea, nire ustez, oraindik ederragoa da.
Einsteinek esan zuen behin: "los Dioses no juegan a los dados". Badakizu berak, guk bezala, gai hauei buruz hausnartzen "denbora galtzen" zuen ala ez?
Sugoi
Sugoi 2007-12-15 14:29 #7
Edo ez dut ondo azaldu neure burua, ez didazu ulertu, edo ez dakit zertaz ari zaren... destinoa? Destinoa ez dago idatzia. %0 da destinoa, baia horrek ez du esan nahi destinoa %0 baldin bada askeak garenik %100ean. De hecho, ez gara askeak. Impultsoak ditugu, geneen eraginez era batekoak gara, giza espeziekoak izateak ere baldintzatzen gaitu, bizi garen herria, eguraldia, gurasoak, lagunak, kalean dauden eta ezagutzen ez ditugun pertsonak... baldintzatuta gaude, baina ez destinatuta. Destinoa idatzia? Non baina? Eta nork idatzi du? Eta nondik atera da pertsona edo izaki hori? Eta nolatan dauka gizateria osoaren detinoa idazteko ahalmena? Zer uste du ba? Zerk jartzen du gure gainetik? Buffff, sinisteko zaila eh, nik ezin dut.
balaklaba
balaklaba 2007-12-17 18:24 #8
Ni determinismoaz hasi naiz eta zuk sartu duzu destinoa saltsan. :-)) Neri berdin zait, neretzako oso lotuta daude. Destinoa idatzita egotearena metafora bat zen, ez du inork idatzi, inon. Etorkizuna irakurtzearen ezinak ez du esan nahi idatzita ez dagoenik.
Gizateria guztia dagoela %100ean determinatuta uste dut, baita unibertso osoa ere, hasi landareetatik, jarraitu adarren formetatik, zure biharko elkarrizketetara eta plutongo eraztunetaraino.
Zergatik uste duzu pertsona batek idatzi behar duela?¿ Grabitatea pertsona batek idatzi du? Jainkoak? Jainko ez kristauak? Newtonek? Nork? Grabitatea ilusio bat da? Zer da? Benetan hatza sudurrean sartzen duzunean libreki sartzen duzula uste duzu? Nik ezetz uste dut, nahiz eta sentsazioa kontrakoa izan. Ezin da frogatu, ezta kotrakoa ere. Zorionez garrantzitsuena ez da hori. Garrantzitsuena zuk zer pentsatzen duzun da eta pentsatzen zaituen horrek nola eragiten zaituen. Determinismoan sinesten zuten askok eguzkitan etzanda pasatzen zuten bizitza hori zelako haientzat idatzita zegoena. Zorionez ez dakit zer dagoen niretzako idatzita, borrokatzea besterik ez zait geratzen.
Sugoi! Badakizu poemak idazten???
Sugoi
Sugoi 2007-12-20 11:52 #9
Ia poemak idazten dakidan? Ba ez dakit, idatzi baten bat idazten dut... ondo idatziak dauden ala ez beste kontu bat da.
Ikusten dudanez hau ja iritzi kontua dela eta ez garela ados jarriko lotura batzuk utzi eta pentsa dezala bakoitzak nahi duena, ahal badu noski...
Libre albedrío
Determinismo
Destino
Determinismo científico
Sugoi
Sugoi 2008-02-03 21:54 #10
Youtuben aurkitutako bideo polit bat, zuontzat. ;)
<object width="425" height="355"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/76yFdE5Hu6s&rel=1"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/76yFdE5Hu6s&rel=1" type="application/x-shockwave-flash" wmode="transparent" width="425" height="355"></embed></object>
balaklaba
balaklaba 2008-02-05 15:24 #11
"si un día te sientes mal
piensa que habrá gente peor que tu
y que se pueden sentir insultaaaaaa...."
Baina, ze demonio da hau?? Autolaguntza kutsu ikaragarria du. Nik beste bat gomendatzen dizuet...
uiiiii
uiiiii 2008-02-05 15:25 #12
gaizki sartu dut objektua.. Hona hemen link-a
http://es.youtube.com/watch?v=9EFsySO8lYM
Sugoi
Sugoi 2008-02-05 17:39 #13
Jode zuri ez zaizu hemen jarritako ezer gustatuko eh!!! Ez dakit ba zergatik sartzen zaren blogean... baina weno... egia esan baditu zati batzuk oso topikoak eta autolaguntza kutsua dutenak baina beste gauzaren bat gustatu zait, nik idatzitakoa baieztatzen duena batez be, jejeje.
Dena den, zuk jarritako bideoa ere oso ona da, beraz, eskerrikasko, nik ikusia banuen ere, beste norbaiti interesatuko zaio.
;P
Utzi iruzkina: