Argazkiak

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-08-17 20:16
2

    Azken urtean argazki nahikotxo atera dut irudiak izozteko gozamen hutsarengatik, eta ez soilik momentuak gogoratzeko. Perspektiba ezberdinetatik mundua begiratzeko, existitzen ez diren egoerak irudikatzeko, nire herria gehiago ezagutzeko etab. Hauek dira azken urtean atera ditudan argazki guztietan gogokoen ditudanak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ozly

Ozly 2007-08-20 13:11 #1

<p>Argazki ederrak, musikaria?<br />
Idatzi duzun zeoze hasi naiz irakurtzen, eta gustatu zaizkit gauza asko. Jarrai
horrela, nik 26 urte ditut jada eta oraintxe hasi naiz idazten, eta uste dut
zuk duzun gaitasunarekin ez duela zerikusirik. Ni zientzietan garatu naiz
ingeniaritza bat ikasiz, baina beti izan dut arteetarako afizioa, jazz musika
talde batetan ere banabil. Honek eman dit, musikak, nire bizitzan edertasunik
gehien. Zure idazteko eragatik eta, nabari dut nolabaiteko antza dugula, hortaz
gomendatzen dizut musikan aritzea, nire kasuan bezala bada, berak izugarrizko
bizitasuna emango dizu. Ondo segi, eta jarraitu idazten, ederki duzu egiten.</p>

Sugoi

Sugoi 2007-08-20 17:01 #2

Eskerrik asko lausengu guztiengatik aizu, eskertzen da benetan eh! Ez naiz musikaria, argazki horiek froga batzuk baino ez ziren. Musika asko gustatzen zait, eta kitarra bat daukat ikusten duzunez, jotzen ikasteko esperantzaz edo, ez naiz horretan trebeegia... baina pixkanaka agian zerbait lortuko dut. Eskerrik asko animoengatik, nik blog bat irekitzera animatuko zintuzket jazz talde horren sormenak eta zure edo zuen idazkiak bertan jartzeko, eta jada baldin badaukazu hemen helbidea jartzera. ;)


Utzi iruzkina: