Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/04/02

Udal berria, AJANGIZ BERRIA

 

Posted by: ajangiztarrok.2007/04/02
Tags: ezker abertzalea berria ajangiztarrok badator udaberria ajangiz udal hauteskundeak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/03/23

Badator Udaberria

 

AJANGIZ BERRIA

Aurkezpena:

Apirilak 1

Eguerdiko 12:00etan

Mendietako plazan

 

www.blogak.com/ajangiztarrok

ajangiztarrok@kaixo.com

 

Posted by: ajangiztarrok.2007/03/23
Tags: herri berria ajangiz euskal udal demokrazia hauteskundeak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/03/20

Indarrak biltzeko garaia. Orain Ezker Abertzalea.

Posted by: ajangiztarrok.2007/03/20
Tags: ezker abertzalea hauteskundeak apartheid demokrazia ajangiztarrok ajangiz | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/03/06

Ezker abertzalea herri programa lantzen ari da

D. Lauzirika » Berriki, Ajangizko ezker abertzaleak Udal hauteskundeetan egoteko asmoa duela jakinarazi du agerraldi baten bitartez. Ajangiztarrok plataformako kideek herriaren diagnostikoa egin dute berriki, eta ondorio horietan oinarrituz maiatzeko hauteskundeetarako herri programa lantzen hasi dira. «Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki» gura dutela adierazi dute, eta hauteskundeak garrantzitsuak izango direla diote. ajangiztarrok.

Posted by: ajangiztarrok.2007/03/06
Tags: herri ajangiztarrok abertzalea ajangiz auteskundeak demokrazia ezker programa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/03/03

Ajangizeko Ezker Abertzalearen hauteskundeetan egoteko asmoa

Ajangizeko ezker abertzaleak jakinarazi nahi dau udal hauteskundeetan parte hartzeko asmoa daukala

Hainbat lagun elkartu giñen barikuen Ajangizen, ezker abertzalearen deialdiari erantzunez. Herriko etorkizuneko erronketan parte hartu nahi dogula esateko egin genun agerraldia, hain justu, maiatzean izango diren Udal Hauteskundeetan parte hartuko dogula jakinarazteko.

Ajangizeko herritarrentzat bi zentzutan dira garrantzitsuak hauteskunde honeek. Alde batetik, Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki nahi dogula adierazten dogu. Bide horretan, herriaren argazki «ahalik eta errealena» jasota, herriaren diagnostikoa egin dogu , eta hori eskuetan hartuta, herri programa lantzen gabiz orain.

Bestetik, «prozesua bultzatzeko indarrak biltzeko» erabili nahi dogu hauteskundeetara begira egiten ari garen indar batuketa. Euskal Herrian «etorkizuna libreki erabaki nahi daben» gehiengo bat badala pentsatzen dogu. Duela ia urte bete abiatu zan prozesuak «zutik» jarraitzen dabela uste dogu, baina, alde guztiek «konpromisoak berretsi» behar dabiezela erizten dogu, prozesuak bide onetik egingo badau behintzat.

Aipamen berezia egin gura dogu Ajangizeko herriak lau urtetan zehar jasan behar izan daben apartheid politikoaz. Honelako politika egoerak gainditu beharrezkotzat ikusten doguz herritarren berbea eta parte hartzea bermatzeko.

www.blogak.com/ajangiztarrok

ajangiztarrok@kaixo.com

 

 

                                                           Ajangiz, 2007ko martxoak 2

 

Posted by: ajangiztarrok.2007/03/03
Tags: hauteskundeak ajangiztarrok lapurrak asmoa abertzalearen hauteskundeetan egoteko ajangizeko demokrazia ezker ajangiz aprtheid | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/02/28

Ajangizeko Ezker Abertzalea AURRERA!!

Posted by: ajangiztarrok.2007/02/28
Tags: lapurra kaixo ajangiztarrok abertzalea apartheid udalbatza com hauteskundeak ajangiz demokrazia ezker | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/02/13

Etxebizitza politika salatu dute gazteek

204 herritarren helegiteak ez dituztela kontuan hartu salatu du gazte taldeak

danel lauzirika

Domeka goizean, Ajangizko Gazte Taldeak deituta, hogei lagun elkarretaratu ziren Ajangizko udaletxearen aurrean. PNV lotsabako. Herriak 204 alegazio, ta kasuripez! Ordainduko duzue! zioen pankartak. Mendietako plazan bildu ziren protesta egiteko. Gazteek idatzi bat ere banatu zuten herritarren artean.

Elkarretaratzearekin herritarrek Udalak babes ofizialeko etxebizitzen inguruan duen politika salatu nahi izan zuten. Gazte taldeko kideak babes ofizialeko etxebizitzen gaineko baldintzak aldatzen saiatu dira, baina orain arte ez dute ezer lortu. Baldintzak aldatzeko sinadura bilketak ere egin izan dituzte ajangiztarrek.

Gazte taldeko ordezkarien ustez, BOE-n zozketara aurkeztu ahal izateko Udalak eskatzen duen gutxienezko diru sarrera, 15.500 eurokoa, gehiegizkoa da. Erroldan egon beharreko urte kopurua, aldiz, laburregia da, gazteen ustez.

Orain dela gutxi, 204 herritarrek baldintza horien aurkako helegiteak jarri zituzten udaletxean. Urtarrilaren 19ko Osoko Bilkuran, Udalak atzera bota zituen helegite horiek.

Beñat Onaindia gazte taldeko kidearen esanetan, «Udal ordezkariek guk aurkeztutako helegiteak kontuan hartzeari muzin egin diote. Agintariek helegiteak aurkezteko esan ziguten, eta bide horretatik ere atea itxi digute. Beraien esku egon da baldintzak aldatzea, bai ekonomikoak baita erroldaren ingurukoak ere, eta ez dute egin».

«Elkarretaratzearen bitartez Udalak berriro Ajangizko gehiengoak eskatzen dituen gauzei bizkarra eman diola salatu nahi izan dugu. Gazte talde moduan ajangiztarrei helegiteak aurkeztea eskertu nahi diegu».

Prozesuak jarraitzen du

Ostiralean bukatu zen babes ofizialeko etxeen zozketan izena emateko epea. Osoko Bilkuran 204 ajangiztarren helegiteak errefusatu ondoren, orain Udalak eskaerak aztertu eta zozketan parte hartuko dutenen zerrenda egingo du. «Denak jarraitzen du berdin. Elkarretaratzearekin herritarrei protestatzen jarraituko dugula adierazi nahi izan diegu. Baldintza hauek ez direla herriak behar dituen baldintzak uste dugu», adierazi du Onaindiak.

Posted by: ajangiztarrok.2007/02/13
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/02/13

De Juanaren aldeko elkarretaratzea Maierren

D. Lauzirika » Atzo goizean Ajangizko Maier enpresako hainbat langilek Iñaki De Juana Chaos euskal preso politikoaren aldeko elkarretaratzea egin zuten enpresa aurrean. Guztira 70 bat langile izan ziren Iñaki De Juana askatu! Heriotz zigorrik ez! lelopean egindako mobilizazioan. Langileek deitu eta babestutako elkarretaratze hori 12:00etan hasi eta 12:10ean bukatu zen. Elkarretaratzearen ondoren, beharginak beren lanpostuetara itzuli ziren. danel lauzirika

Posted by: ajangiztarrok.2007/02/13
Tags: de ajangiz presoak maier chaos juana euskal iñaki tortuta ajangiztarrok etxera | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/02/10

Babeseko etxeen politika salatzeko batuko dira

204 herritarrek alegazioa aurkeztu arren, Udalak ez du ezer aldatu

z. enbeita

Ajangizko Gazte Taldeak elkarretaratzea deitu du bihar 12:00etarako udaletxe aurrean. Babes Ofizialeko Etxebizitzen inguruan Udalak duen politika salatu gura dute.

Gazteen arabera, «proiektu honetan herritarrek ezin izan badute parte hartu eta ajangiztarren gehiengoak aurkeztutako alegazioei ez badiete kasurik egiten, norentzako gura ditu etxebizitza hauek gure udalbatzak?».

Ajangizen eraikitzen hasi diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketan sartzeko baldintzak ikusita, Ajangizko Gazte Taldea alkateordeagaz batu zen bere garaian. Gutxienezko diru sarrera gehiegizkoa iruditzen zitzaien gazteei eta erroldan egon beharreko urte kopurua, ostera, laburregia. Gernika-Lumoko zein Ibarrangeluko udalek eskatzen zituzten baldintza berberak eskatzen zituzten.

Herriari bizkarra

Alegazioak aurkezteko gonbidapena egin zien orduan alkateordeak eta sinadurak batzen hasi ziren herrian. «204 herritarrek aurkeztu zituzten alegazioak udaletxean», euren esanetan. Gazteen eskariagaz bat eginez.

Hala ere, urtarrilaren 19ko osoko bilkuran, «herritarren nahiaren aurka, PNVko gobernuak bizkarra eman dio ajangiztarren gehiengoak aurkeztutako alegazioari».

Posted by: ajangiztarrok.2007/02/10
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2006/12/20

204 alegazio etxeetako baldintzak salatzeko

Gutunak bidaliko ditu Ajangiztarrok herri plataformak, herritarrak informatzeko

a. garcia

Ajangiztarrok herri plataformak etxebizitzetako baldintzen aurka aurkeztu diren alegazioak zenbatu ditu. Gazte Taldeak zein platormak berak batutako alegazioak guztira 204 izan direla adierazi dute. Orain, emaitzak herritarren eskura jarri asmoz, gutunak bidaliko dituzte etxeetara.

Azaroaren 25ean bukatu zen Ajangizen eraikiko dituzten etxebizitzetako baldintzen inguruan alegazioak aurkezteko epea. Baldintza horien aurkako erantzuna «izugarria eta zoriontzekoa» izan dela adierazi dute Ajangiztarrok herri plataformako kideek.

Dituzten datuen arabera, 372 herritar dira hamazortzi urtetik gorakoak, eta, hain zuzen ere, horietatik 88 izan dira Ajangiztarrok-ek proposatutako alegazioekin bat egin dutenak eta Gazte Taldeak batutako sinadurak, ostera, 116.

Beraz, plataformakoen esanetan, «372 biztanletik, 204 biztanle dira PNVk proposatutako baldintzen aurka daudenak eta PNVri argi eta garbi eskatzen diotenak aurkeztutako alegazioetan proposatzen dena kontuan izan dezala».

Bost pauso

Alegazioak jaso ostean Udalak eman beharreko pausoez ere hitz egin dute. Lehendabizi, zinegotziak komisiora deitu behar dituztela diote. «Gogoratu komisio horretan egongo diren hiru zinegotzi ez dituela inork aukeratu, Ajangizko herriak ez behintzat». Eman beharreko beste pausoetako bat komisio horretan alegazioen inguruan eztabaidatzea izango zela adierazi dute, baita alegazioen inguruko erabakia hartzea ere.

Laugarrenen pausoa alegazioak aurkeztu dituzten guztiei erantzun bat ematea izango litzateke, eta bosgarrena eta azkena, ostera, aldaketarik izatekotan, osoko bilkuran beraien aurkezpen bat egitea.

Eskatzen dutena, «azken finean herritarren %55ak eskatutakoa kontuan izatea» dela diote herri plataformako kideek.

Posted by: ajangiztarrok.2006/12/20
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)