Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/02/04 23:35:09.542 GMT+1

Literatura eta Web 2.0

Liberty herrian dagoen institutu batean Eric Langhorst historiako irakasle batek, bere ikasleei Guerrilla Season liburua irakurtzea agindu zien, gero horri buruzko proiektu bat egiteko asmoarekin.

Proiektua 2006ko azaroaren 19an bukatu zen eta helburu nagusia irakasleak sorturiko The Guerrilla Season Book Blog blogean irakurleek liburuari buruz sortzen diren eztabaidetan parte hartzea zen, azkenean hainbat proposamenetatik bat aukeratu eta lan bat eginez:

  • Poema bat idaztea liburuak landutako gaiaren inguruan.
  • Bukaera alternatibo bat idaztea eleberriari.
  • Poster bat diseinatzea liburua zinemaratzen dutenerako.
  • Elkarrizketa bat egitea liburuko pertsonaia bati.
  • Marraztea komiki bat 9 panelekoa eta hor irudikatzea liburuaren eszena bat.
  • Diseinatzea beste azal bat liburuari.

Forma original bat liburu batek zer igorri dizun munduari azaltzeko. 

Posted by: AdyaShakti.2007/02/04 23:35:09.542 GMT+1
Tags: web2 0 literatura | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/02/03 16:02:36.318 GMT+1

Mobilik gabeko eguna!

Otsailak 6, mobilik gabeko eguna!!

"Los operadores móviles en España quieren subir sus tarifas a principios de
marzo para compensar el efecto de la nueva ley que prohibirá la práctica del
redondeo en las llamadas.
La idea de las compañías de móviles es aumentar el precio del
establecimiento de llamada -fijado ahora por todos los operadores en 12 céntimos- y el del precio por minuto.
Telefónica ya anunció que a partir del 1 de marzo el precio de
establecimiento de la llamada subirá de 12 a 15 céntimos de euro -un 25%- y también subirá la tarifa nominal por minuto.
Telefónica Móviles es el principal operador en España, con 21 millones de clientes y una cuota de mercado que roza el 46%. Con la subida de las tarifas, el precio medio por minuto Subirá un 16% al pasar de 18,4 céntimos a 21,45 céntimos, calcula el diario 'Expansión'.
Orange y Vodafone anunciaran en los próximos días cuales serán las subidas de sus tarifas, similares a Movistar.
El único fin de esta subida en las tarifas en no ver mermado el Beneficio del ejercicio por la aplicación de una ley aprobada en el parlamento para salvaguardar los derechos de los Consumidores de estas compañías telefónicas.
Las compañías telefónicas no se avergüenzan en absoluto de TIMAR a sus clientes y suben las tarifas colocándolas al doble que en otros países europeos como por ejemplo Dinamarca, Bélgica u Holanda.
Si no reciben un toque de atención por parte de los consumidores, que deberían ser su primera preocupación, estas compañías seguirán teniendo unos beneficios anuales más altos que el PIB de más de 60 países en el mundo.
Se convoca a todos los usuarios y consumidores de telefonía móvil que a una jornada de móviles caídos que tendrá lugar el próximo 6 de Febrero (martes).
Si durante ese día los 40 millones de móviles que hay en España no hacen ninguna llamada, salvo las estrictamente necesarias, y no mandan ningún sms,alguna alarma sonara en los consejos de dirección de estas tres empresas y los directivos despegaran el culo de sus asientos de piel para dirigir sus miradas hacia sus clientes, que están hartos de tarifas abusivas, de contratos de permanencia que son tan ilegales como las tarifas que nos van a meter con calzador.
Pon una alarma en tu móvil o apuntalo en tu calendario, para que no se te olvide que ese día harás historia y se recordara por mucho tiempo como el día que empezaste algo muy importante para mucha gente. Si conseguimos que no entren en vigor estas tarifas habrá valido la pena.
40.000.000 DE USUARIOS TE LO AGRADECERÁN TODOS LOS FINALES DE MES."

Denok batera zeozer lortu dezakegu!!!

 

Posted by: AdyaShakti.2007/02/03 16:02:36.318 GMT+1
Tags: manifestazio mobila movistar | Permalink | Comments (1) | References (0)

2007/01/30 21:51:12.089 GMT+1

LuisTxo


LUISTXO FERNANDEZ


Gabonak baino lehen Luistxo Fernandez eibartarrak, HUHEZIra etorri zen bere proiektuei buruzko zenbait gauza azaltzera.

Alde batetik Aurki eta Sustatu beste lagun batzuekin sortu zuela kontatu zigun.

Bestetik, Tagzaniaren sortzailea zela ere aipatu zigun, google-maps-eko mapetan oinarritutako mapez osatuta dagoena. Bertan, helbide postalak bilatu daitezke, bereizmen handiko mapak agertzen dira eta etiketen bidez jendeak gehien bisitatu dituen lekuak ikus ditzakegu.

Ideia originala eta guztiz erabilgarria dela argi dago. Dudarik gabe esan daiteke badagoela oraindik jendea munduan ideia onak dituena eta  lortzen duena ideia hori errealitate bihurtu.

Denok jarraibide bera hartu beharko genuke!

 

Posted by: AdyaShakti.2007/01/30 21:51:12.089 GMT+1
Tags: luistxo hitzaldia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/01/29 18:03:41.304 GMT+1

CrEpEs

Inoiz probatu al dituzue crepes-ak??

Erantzuna ezezkoa bada, hemen duzue link-a, hori aldatu behar da! Jasan ezina da crepes-ak probatu barik bizitzea!

Hona hemen errezeta: crepes.

Gazteleraz dago, baina... pena merezi du!

On egin!

Posted by: AdyaShakti.2007/01/29 18:03:41.304 GMT+1
Tags: errezeta sukaldaritza crepes | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/01/29 17:37:09.280 GMT+1

AzTeRkEtAk

Azterketak jada hasi dira, behintzat HUHEZIko ikasleentzat (ni barne), beraz sorte on guztioi!!!

Eta geroago hasten zaretenentzat... gomendio bat, ez utzi azkeneko egunerako!!!Hasi ikasten!! Bestela azterketa egunean damutu egingo zarete, seguru!

Muxu asko eta erdaraz esaten den moduan... MUCHA MIERDA!!

Posted by: AdyaShakti.2007/01/29 17:37:09.280 GMT+1
Tags: huhezi azterketak ikasle | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/01/29 17:14:21.890 GMT+1

Firefox Testigantzak

Ez da denbora asko pasa Firefox atera zenetik, ohikoa den Internet Explorer ordezkatzen hasi den nabigatzailea.

Gero eta jende gehiago dago munduan Internet Explorer ez erabiltzeko irtenbideak nahi dituela, Bill Gatesi dirurik ez emateko asmoarekin. Zorionez, Firefox ageri da, sortu dute, eta gainera abantail asko ditu:

- Dohaina da.

- Euskara hutsean ere aurkitu daiteke (Euskaldunentzat zeharo garrantzitsua dena).

- Internet Explorer 7.0 atera baino lehenago askoz hobea zen firefox (favoritos-ak karpetan banatuta, ordenagailua itzaliz gero (argia joaten delako edo...) web orriak kontserbatzen ditu, irekitzen dituzun web orri guztiak ordenaturik agertzen zaizkizu leiho batean...

-...

Kriston txolloa da!!

Hala ere, hori ikustean microsoft internet explorer eguneratu zuen,  IE 7 deiturikoa, firefox-en ideia asko kopiatuta noski. Konpetentzia gogor aritzen da, lehiaketa batean bihurtzen ari da. Ikusiko dugu nork irabazten duen azkenean!

Posted by: AdyaShakti.2007/01/29 17:14:21.890 GMT+1
Tags: mozilla firefox internet | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/01/27 22:09:41.846 GMT+1

BiDeOcURRicuLUmA

El País egunkariak berriro guztiz harrituta utzi nau. Joan zen egunean aritu nintzen "cuelga tu currículo en YouTube" deituriko artikulu bat irakurtzen.

Bertan, lanbide bat bilatzeko edo hobeto esanda, zure curriculum-a era berri batean munduan zabaltzeko sortu duten modu kurioso hori nolakoa zen azaltzen zuen, youtuben itsatsi besterik ez duzu egin behar.

Nire ustez, oso arriskutsua da hori, Yale unibertsitateko ikasle bati gertatu zitzaion bezala, zure kontra jarri daiteke publiko hain zabalak ikusi ahal izatea zure bideocurriculuma. Kasu honetan, UBS bankuak, (sartu nahi zen konpainia, hain zuzen), bideoa ikusi eta leku guztietatik zabaltzen hasi zuen, baina irrigarri usteko xedearekin besterik ez.

Teknologia berriekin kontuz ibili behar da, batez ere ikasle horri gertatu zitzaiona ikusita...

Posted by: AdyaShakti.2007/01/27 22:09:41.846 GMT+1
Tags: web2 0 curriculum youtube internet | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/01/22 11:55:39.322 GMT+1

Web 2.0!

Zer da web 2.0? Enpresen eta bezeroen arteko harremanaren aldaketa besterik ez?

Hori baino askoz gehiago da, garaia zen denok boterea izatea, gure iritzia enpresengan eragin garrantzitsua izatea, "the power of us" deritzona, erabiltzaileen boterea.

2006ko abenduaren 3an, "El País" egunkariak gai honi buruzko artikulu bat publikatu zuen, bertan azkeneko bolada honetan Interneten gertatu diren aldaketei buruz aritzen da.

Adibide hona iruditu zitzaidan El Koala musika taldearena, Opá abestia Youtuben jarrita baitzegoen eta izan zuen arrakastagatik, orain disko bat atera du. Harritzekoa da nola aldatzen diren teknologia berriak eta ze eragin edukitzen duten guregan eta enpresengan ere.

Gabonak baino lehen, Luistxo Fernandez-ek, del.icio.us amorratua dena, eta Tagzania-ren sortzaileetako bat, hitzaldi bat eskaini zigun horri buruz. Ezinezkoa dirudi sinistea nola orain dela agian... 5 urte, web 2.0 barik bizi ginen, eta ez genuen gehiegizko premiarik aurkitzen, ezagutzen ez baikenuen; baina gaur egun, internet, edo hobeto esanda, youtube, myspace, blogger... faltako balitz, izugarrizko "hutsa" sentituko genuen, gure bizitzaren parte bat bihurtu direla esan dezakegulako.

Posted by: AdyaShakti.2007/01/22 11:55:39.322 GMT+1
Tags: icio blogger myspace youtube us del flickr | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/01/18 12:24:58.857 GMT+1

"PaPáS Y MaMáS"

Bideo honetan gaur egungo emakume askoren egoera latza azaldu nahi dute Marisa Crespo eta Moises Romerak. Hasiera batean "tontakeria" batekin hasten dena gero egoera oso gogor eta tamalgarrira eramaten zaitu askotan.

Hemen ikusten da nola tratu txarrak azkenean umeentzat gauza normal bat bihurtu daitekeen, "papás y mamás" jokuan aritzean nola ikusten dutena imitatzen duten, eta azkenean horrekin lortuko den gauza bakarra heltzean berdina egitea izango da, egunerokoa dela pentsatzen dutelako. 

Posted by: AdyaShakti.2007/01/18 12:24:58.857 GMT+1
Tags: gurasoak youtube tratutxarrak | Permalink | Comments (1) | References (0)

2007/01/17 14:34:36.239 GMT+1

PuntuAziOa

Nahi baduzue lehen jarritako bideoa puntuatu, hemen erantzunetan jarri puntuzioa, iritzia... eta arrakasta baldin badu, gehiago jarriko ditut!!xD.

aioooooooooooo!!:P

Posted by: AdyaShakti.2007/01/17 14:34:36.239 GMT+1
Tags: puntuazioa bideoa iritzia | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco