Josu Muguruza eta Santi Brouarden erailketaren urteurrena
Aurten ere, Bilbon omenaldia egingo zaie bi independentista historiko hauei. Francisco Franko eta Primo de Riveraren heriotzaren data dela eta, 20N, Espainiako eskuindar talde faxistek makina bat ekitaldi eta mobilizazio egiten dituzte 1936ko altxamendu faxista eta Frankismoa goraipatuz. Kontestu honetan hil zituzten Santi 1984ean eta Josu 1989an.
GAL erakunde armatu faxistak egin zituen erailketa hauek, garai hartako PSOEren Gobernuaren gidaripean. Gainera Josuren erailketan, Ynestrillas falangeko militante ezagunak partehartu zuen.Gaur egun, bi erailketa hauen arduradunak (Ynestrillas barne) inpunitate osoz bizi dira.
Ostegun honetan, Bilboko kaleetan 1984an eta 1989an gertaturikoa ikertzeko eskatuko da, eta erailketa hauengandik PSOEk duen ardura berretsiko dute.
Atzo eginiko adierazpenak (2008-11-17)
Lehengo urteko omenaldiaren irudi batzuk (2007)
Omenaldirako deialdia: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 .
Azaroaren 20ko ekimenak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .
Ekitaldiko adierazpenak: 1 / 2 / 3 .
Manifestazioa Bilboko kaleetan zehar: 1 / 2 / 3 .
Iritzi artikuluak: 1 / 2 .