ADI EGON! Udan mobilizazioak
Irailaren hasieran epaituko dute Bortxa Urberuaga euskal preso politikoa Audientzia Nazionalean. Epaiketa hau, Soto del Real espetxean Mercedes Gallizoren (Istituziones Penitenciarias-eko Zuzendaria, PSOE) aurrean eginiko protesta bat dela eta izango dute, Bortxa eta beste bi preso politikoek.
Protesta hau, sakabanaketa politikak eragindako erailketa bat salatzeko egin zen. Euskal Preso baten senitartekoa zen Natividad Junko gasteiztarra, Zuerako espetxera preso bati bisitatzera zijoala hil zen kotxe istripuz.
Epaiketa hau dela medio, Bortxa nahiz beste bi preso politikoak Madrilera eraman dituzte. Bortxa Aranjuezera eraman dute, eta hau da bere helbide berria:
BORTXA URBERUAGA ARANO
Centro Penitenciario MADRID VI (Aranjuez)
Carretera N-400, Km.28
(Aranjuez: Toledo-Ontigola)
28.300 Aranjuez (Madrid)
Tlf. Informazioa : 91.809.90.00
Tlf. Bisitak : 91.809.90.29
Uztailak 11, Asier Imaz izaldar preso politikoaren urtebetetzea
Dueñaseko espetxean dago gaur egun Asier Imaz Telleria izaldarra. Batasunako kide bezela auziperatua dagoen izaldarra, ETAko kide bezela inputatu du Garzon epaileak. Nekane Erauskin aramarra ere, EHAKko kide izateagatik ETAko kidea izatea leporatu diote.
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 .
- Ondarroa herria bi urte desobedientzian (Apartheid Politikoa).
- Donostiako Jaietako manifestazioa: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 .
Uztailak 14, Bastillako eguna, jai frantziar inposatuari intsumisioa
Azaroaren 11 ( 1 / 2 / 3 ) eta Martxoaren 8ko ( 1 / 2 ) egun nazional frantsesak ezagunagoak badira ere, Bastillako Eguna Euskal Herriko Iparraldeari inposaturiko jai inposatu bat da.
Erlazionaturiko albisteak: 1 / 2 .
Uztailak 16, Donostian Alde Hemendik! lemapean kontzentrazioa
Urtero bezela, Itsasoko Indar Militarren jaia dela medio (Dia del Carmen bezela ezaguna dena), uztailaren 16ean Donostiako partezaharrean militar buruek nahiz polizia espainolen buruek desfile bat egingo dute. Portuan bertan dagoen eliza txikian meza egin eta udaletxe aldera dagoen Club Nautico diskoteka ezagunera joaten dira. Urtero bezela, 12 terdietan kontzentrazioa egingo da Boulevard aldean. Desfile hau salatzeaz gain, Aldezaharreko portuan dagoen Comandancia Marina eraikin militarraren lekualdatzea eskatuko da.
Mobilizazioan partehartzeko espota
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 .
Uztailak 17, Nazioen Mundua Ekimena Eskozian
Herrik kirolak, euskal dantzak, euskal musika eta orohar euskal kultura inguruan dabilen jendeaz osaturiko ekimen honek, beste pausu bat egin du herri honen autodeterminazio eskubidearen aldarrian. Berriz Eskozia alderuntz abiatu dira izaldarrak.
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .
Uztailak 25, Santiago eguna, jai espainiar inposatuari intsumisioa
Espainiako Estatuko jai nazional arrotz hau, Euskal Herriko Hegoaldean ospatua izan ohi da. Udako oporretan oharkabean pasa ohi den jai honetan, Goierriko eta Sakanako gazte independentistek Etxegarate inguruko mugan ekitaldi nahiz ekintza ugari egiten zituzten.
Uztailak 30-31, Jon Antzaren desagerpena salatzeko elkarretaratzea
Hegoaldeko Espainiako Gobernu Delegaritzaren aurrean Jon Antza iheslari politikoa 3 hilabete desagerturik dagoela salatuko da.
Antzaren desagerpena salatzeko eginiko prentsaurreko bat
Uztailak 30:
Gasteizen: 20:00etan espainiar Gobernu Ordezkaritzaren aurrean.
Donostian: 19:00etan espainiar Gobernu Ordezkaritzaren aurrean.
Bilbon: 19:30etan espainiar Gobernu Ordezkaritzaren aurrean.
Uztailak 31:
Iruñean: 19:00etan espainiar Gobernu Ordezkaritzaren aurrean.
Erlazionaturiko albisteak: 1 .
Abuztuak 1, Errepideetan eta Loiolan elkarretaratzeak
Urtero bezela, Udako oporretako "Operacion salida" aprobetsatuz, Etxeratek antolaturik elkarretaratzea egiten da N-1 eta A-8 (Nazional batean) errepideetan 12etatik 13etara. Baita ere, Azpeitiako Loiola elizaren atarian elkarretaratzea deitu dute.
Erlazionaturiko albisteak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 .
Izalgo Kateko Jaiak direla eta, errepresaliatuen aldeko makina bat mobilizazio egon izan dira urte guzti hauetan zehar. Ezagunena urtero Etxegaraten egin ohi den elkarretaratzea izango da, edo Benta Txiki inguruan egin ohi zen mural herrikoia.
Abuztuak 7, Eduardo Irizar, Patxi, erail zuten urteurrena
1984ean Oiartzunen Guardia Zibilen kontrol antiterrorista batekin topatu ziren Eduardo Irizar izaldarra eta Jon Aginagalde donostiarra. Eduardo Irizar gaztea kotxetik atera eta Guardia Zibilak bertan ametrailatu zuen. Jon Aginagalde berriz, atxilotua eta gogor torturatua izan zen. Abuztuaren 27an 25 urte beteko ditu kartzelan. Bere jaioterrian (Donostiako Aldezaharrean) urte oso honetan zehar, bere bizi osoko zigorra dela eta, makina bat mobilizazio izan dira.
Abuztuak 9, Euskal Herriko hondartzetan elkarretaratzeak
Urtero bezela, Udako oporraldiak direla eta, Etxeratek antolaturik elkarretaratzeak egingo dira Euskal hondartza nahiz euskal pantanoetan (barnekaldean). Goierritarrei Zarauzko hondartzara joateko deialdia zabaldu ohi da.
Erlazionaturiko albisteak: 1 / 2 .