hitzperimentu bat osasunguran

      E. Unanue idazle ezaguna dugu blog honetan. Aurrekoetan ezagutu ditugu haren lan palindromoak (irudietan). Liburu berri batekin dabil egunotan. Zein izenburu jarriko dion ez omen du oso argi eta aholku eske datorkigu.Harrigarriro, oraingoan ez dira palindromo eskutartean dituen bi titulu posibleak, baina palindromo baten bitartez eskatu digu laguntza.Palindromo hori ezkutatu egin dizuet, baina ziur laister topatuko duzuela. Horrela dio:"Dirua izar" ala "Gure paradisu debekatua"? Lagundu!"4 4" 3 "4 4 9"? 3!Ariketak nola egin. Helduberrientzat oharra.


Osakidetzan erotu dira, eta aurki, baimenarekin soilik gaixotu ahal izango gara. Jada eskuragai dago gaixotasun hematologiko jakin baterako lizentzia, izen palindromoa duena eta topatu behar duzuena:"6 7"Helduberrientzat oharra. Ariketa nola egin


Rosi emakume beroa da. Hala ematen dute aditzera ezkutuko bi palindromook:a) Rosi bezalako batek sute bat ez, bi eragiten ditu.b) Rosi lako bik, triskantza bat.a) 4 5 8 2 3.b) 2 3 8 3.Helduberrientzat oharra. Ariketak nola egin


"Erretzeari utziko diot", "kirola egingo dut", "20 kilo kenduko dut", "Astean behin ariketa bat jarriko dut blogean"... Promises are shit, we speak the way we breath, zioen Fugazik. Ba hori.Barka egizue autore erotuaren jarraikortasun eza, irakurle maiteok, medikazioak bere lana egiten du, baina ez naiz horregatik, oraindik, konstantziaren bidetik ibiltzen iaioa ;-)Tekla bat sakatzearekin bakarrik arazoak konponduko balira, bizitza ez litzateke bizitza izango.Tira, hemen nago, hemen gaude, eta poztutzen naiz.Hara ezkutuko palindromoak dioena:Zapaldu leunki teklatuko letra hau, ia lotsatuta...


22:30etik aurrera!



Asmatu Dromaius novaehollandiae jaio berriaren izen palindromoa.7Helduberrientzat oharra (ariketa nola egin)



Lehenengo biak Ermuko "Zipriztintzen" berdintasunaren aldeko gizonen taldearentzat diseinatu ditudan afixak dira.Hirugarrena, Ermuko TRAKE antzerkilari gazteen azken estrenaldirakoa.Diseinuok, Inkscape eta Gimp programekin eginak dituzue, software askearekin, alegia.Enkarguak onartzen ditut, kritikak ere ;)