Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2010/09/27 07:29:0.102000 GMT+2

Palindromo ariketa (areto bikainean)



Betiko taberna zeharo aldatu didate. Ohiko soinu kitarrero basatia eta garagardo kañak desagertu dira. "Kalitatearen" izenean.
Orain, kitarra entzuten da, baina suabe-suabe. Eta edateko, ezki-ur kikara bat atera ez dit ba!
Sututa, egindako aldaketez potrotaraino nagoela esan diot barrakoari, eta etortzeko kalera jipoia jasotzera.
Horixe esan diot, bai, hurrengo palindromoa erabiliz:

7 4, 4 3 4... 11 2 7 "10". 5 8!


Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

PS:
Batzuetan, hizkuntzaren iturriak guztia eman duen sentsazioarekin, etsipenak hartzen nau, palindromo hobeagorik ez dudala aterako.
Eta halako batean udazkena heltzen da, haizea aldatzen da, iturriak ur berria dakar, eta nik infinituan sinisten dut berriro.

Posted by: sukram.2010/09/27 07:29:0.102000 GMT+2
Tags: ariketa palindromo hizpilu aztihitza | Permalink | Comments (4) | References (0)

Comments

kitarra bare, taza eta tila... kokoteraino ni aretoko "kalitateaz". atera barratik!

iuuuupiiiii lortu duuuut!!! ze ona palindromo hau, pilo bat gozatzen dut asmatzen :)

sukram, Sukram!

Posted by: ropozipiopo.2010/09/27 23:37:1.403000 GMT+2

Bua, inoiz baino buelta gehiago emanda (asko zirikatu gaituzu esplikazioan) baina hortxe doa:

Kitarra bare, taza eta tila... kokoteraino ni aretoko "kalitateaz". Atera barratik!

Posted by: Julen.2010/09/29 12:35:52.272000 GMT+2

Alberto bezela, tranpak egiten urrun hel daiteke!

Kitarra bare, taza eta tila.. Kokoteraino ni aretoko “kalitateaz”. Atera barratik!

Badakigu, Dada ez da izaten zen aretoa.... ta Kontraste ere ez!

Posted by: Aitor Kontador.2010/09/30 18:19:18.226000 GMT+2

KITARRA BARE, TAZA ETA TILA... KOKOTERAINO NI ARETOKO "KALITATEAZ". ATERA BARRATIK!
Ederto Ropozipiopo, Julen eta Aitor. Zaila izan da? Duda izaten dut pista nahikorik ematen dizuedan, baina bistan da asmatzen duzuela azkenean, beti. Listoia igotzen dudan aldiro zuek ederki erantzuten duzue. Eskerrik asko zuei parte hartzeagatik, asteleheneroko zita ezin hutsegitezkoa bihurtu didazue eta erronkari eutsiko diot palindromo berriekin.
Sukram.

Posted by: sukram.2010/10/03 11:34:20.351000 GMT+2

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru