iPod-a azkenik libre!

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2012-07-03 23:51

Aspaldiko! Orain dela urte batzu iPod Classic ekarri zidaten estatu batuetatik. Bere momentuan erosketa ona zen (80GBtako mp3 eramangarria).

Baina nire pozak azkar egin zuen hanka. Azken finean, Appleren ezein gauza erabili nahi izan ezkero, iTunes erabili behar. Eta oso denbora gutxian kokoteraino bukatu, eta disko gogor gixa erabili izan dut azken aldi hontan.

Frikia izanda, aspaldi nengoen interneten bila ea inork zeozer librea garatu zuen nire iPodarentzat. Luzaro egon naiz leku askotan ikusten nola ezinezkoa zen 6. generazioko iPodetan ezer instalatu.

Hona hemen argazki bat:
iPod Classic!

Eta juxtu gaur, ohera joan aurretik, eta garbiketa egiten ari nintzela (eta iPodari hautsa kentzen), berriz begiratu.

Esteka hauek aurkitu eta zuekin partekatu nahi nuen:

Gida ingelesez dago, baina ziur aski bat baino gehiagori ondo etorriko zaiola.
Eta hona hemen bideo bat non ikusten den rockbox iPod Classic-ean


Utzi iruzkina: