EITZAGAKO ERROTARA IRTEERA

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2021-02-17 10:30

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1613554308697

BERBALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

Berbalagunen otsaileko ekintza osagarria.

Hilabete honen bukaera, otsailaren 28an hain zuzen, Zaldibarko Berbalagunek herritar guztientzako irekia dagoen ekintza bat antolatu dugu, animatuko zara?

Otsailaren 28an, domekan, goizeko 10:00ean udaletxeko plazan bilduko gara, denok batera (4 pertsonako taldeetan eta neurri guztiak betez) Eitzagako Errotara joateko. Bertan, errotaren historia kontatuko digute eta hau ikusteko aukera izango dugu.

Familiako partaide guztiei zuzendutako ekintza da. Domeka goiza familia giroan eta euskaraz pasa nahi baduzue, ez galdu denbora eta eman izena!

Egoera dela eta, parte hartze mugatua egongo da eta Berbalagun izateak lehentasuna izango du.

Izena emateko:

Esteka honetan sartu: https://forms.gle/8EXvQm7wr3Aw9hTQ7

Emailaren bidez: zaldibarkoberbalaguna@gmail.com

Telefono bitartez: 688 72 29 89


Utzi iruzkina: