Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2012/07/23 19:40:44.551000 GMT+2

IGERILARIA, John Cheever


Uda betea, zeru urdinak, eguzkiaren atzamar epelak azalean... Bada proposamen hoberik txipli-txapla freskagarri bat baino? Horixe pentsatu zuen Neddy Merrilek ere. Munduak irribarre egiten zion, eta goiz hartan, adorez beterik, erabaki zuen konterria igerian zeharkatzea, lagunen txaletetako igerileku batetik bestera igaroz. Ideia orijinala eta ausarta, inondik ere, Neddy bera bezalakoa. Ahotik ahora ibiliko zen haren baletria hura adiskideen artean, hainbeste estimatzen eta miresten zuten!


Jope, Neddy, guztiz guaia zara! Buru txar xamarra daukazu kontu batzuetarako, eta batzuetan denbora ohartu barik joaten zaizu zure gauzetan galduta, baina horiek huskeriak dira, baldin eta adiskideez inguratuta bazaude eta diru faltarik ez baduzu... ezta?


Xerezaderen Artxiboan John Cheever-en "Igerilaria"


ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu  HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).


Musika


  1. Dizzie Gillespie: "Summertime"

  2. Dizzie Gillespie eta Chano Pozo: "Manteca"

  3. John Coltrane: "You don't know what love is"

Posted by: Xerezade.2012/07/23 19:40:44.551000 GMT+2
Tags: cheever igeri euskara pizina | Permalink | Comments (4) | References (1)

Comments

Ona! zorionak Jasone Larrinagari!

Posted by: Luistxo.2012/08/07 10:04:27.146000 GMT+2
http://sustatu.com

Eskerrik asko, Luistxo!

Posted by: Jasone.2012/08/15 21:02:11.834000 GMT+2

Ona benetan, on-ona guztia: kontakizuna, itzulpena, irakurle-aktorea, musika...

Zorionak!

 

Posted by: itziar.2012/11/30 12:15:1.174000 GMT+1

Mila-mila esker, Itziar!! Halakoek ematen digute adorea are gogo handiagoz jarraitzeko!

Posted by: Xerezade.2012/12/03 15:23:9.151000 GMT+1
www.blogak.com/xalp

References

...n. Hartan oinarrituta, Frank Perryk film bat egin zuen 1968an, Burt Lancaster protagonista zuela. Igerilaria ipuina entzun ere egin dezakezu Xerezaderen Artxiboa-n, Bilbo Hiria irratian grabatua. Aurten 100 urte dira John Cheever jaio zela eta 30 hil z...

Reference by: Literatura Eskola » Blog Archive » John Cheever Harkaitz Canoren begipuntuan 2013/05/20 17:59:25.949788 GMT+2

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru