Gaur Xerezadek amore eman dio lotsarik gabe bere joera kuxkuxeroari eta hor hasi da triki eta traka inoren etxeko tiraderak eta armairuak zabaltzen gutun pertsonalen bila. Gutunak literatur genero bat dira, ez da hala?
Beraz, gustura jesarri, kontzientzia trankil asko daukazula, gure gaurko gonbidatuen sekretuak entzutera. Ez dira makalak gero: Anne Boleyn, Mary Wollstonecraft, Harriet Wilson, Gustave Flaubert, Julian Gaiarre, James Joyce, J. R. R. Tolkien, Virginia Woolf eta Kapitaina eta Balea.
Baten bat ez baduzu ezagutzen, ez kezkatu: Xerezadek kontatuko dizu, zure voyeur gozamena bete-betea izan dadin.
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
MUSIKA
1. Anne Boleyn:
Kanta: "Mille regrez"; egilea: de Narvaez; artista: Trinity Baroque/The Forbury Consort/The Holbein Constort. Guest artist: Steven Player; albuma: Music from the reign of Henry VIII
2. Mary Wollstonecraf:
Kanta: "Zarabande"; iturria: Libro de arpa de Bernardo de Zola y Galdeano, 1700; artista: Ensamble Diatesseron; albuma: Le Basque.
3. Harriet Wilson:
Kanta: "Sonata in E major, Op. 109" (Songs of hope for Haiti project); egilea: L. v. Beethoven; artista: John Adams; albuma: Sonata in E major, po. 109" (Songs of hope for Haiti project).
4. Gustave Flaubert:
Kanta: Mazurca in C major op. 33, No. 3 (A Mlle. la Comtesse Rosa Mostowska). Egilea: F. Chopin Artista: Monia Alianello; Albuma: 4 mazurcas Op. 33.
5. Julian Gaiarre:
Kanta: "Una furtiva lagrima". Egilea: G. Donizetti. Opera: L´Elisire d´amore. Artista: Josep Carreras (Julian Gayarre filmetik hartua).
6. James Joyce:
Kanta: "South Wind". Artista: Brigan Ensamble. Albuma: Irish Roots second part.
7. J. R. R. Tolkien:
Kanta: "Christmas Holidays"; artista: Akashic Records; albuma: Christmas Holidays
8. Virginia Woolf:
Kanta: "Goodbye"; artista: Chet Baker; albuma: Maestros del Jazz&Blues: Chet Baker.
9. eta 10. Kapitaina eta Balea:
Kanta: "Fast to the Sun"; artista: BMarlin; albuma: Funny One.
Comments
Eskerrik asko.
Posted by: Iñigo.2012/04/02 11:11:36.280000 GMT+2
Posted by: ana morales.2012/04/02 12:01:54.538000 GMT+2
Joyce-ren gutuna entzutean, esaterako, lehenbizi zapore-nahaste asmaezin bezain jenial bat dastatzean izaten den sentipen bera izan dut. Musika bikaina (aupa, Jasone!) lagun, testu gordin ia eskatologikoari dagokion doinua eman diozu: amodiozko gutun ezin samurrago batena. Ez zen erraza, baina lortu duzue.
Txapela kenduta, nire buru soildua erakusten dizuet.
Posted by: Iñigo.2012/04/02 12:19:52.323000 GMT+2
Edizioa ere neurea da.
Baina, adiskide, laukote bat ibili gara affair honetan, itzulpena, zeure itzulpena, IñigoRoqueEguzkitza, ZORAGARRIA delako!!
Posted by: ana morales.2012/04/02 13:06:44.404000 GMT+2
Posted by: ana morales.2012/04/02 13:08:4.089000 GMT+2
Posted by: Luistxo.2012/04/05 22:38:38.056000 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo
Eta eskerrik asko hain iruzkin zehatzagatik. Arrazoia duzu: teknologia berriei esker tratu epistolarra Janen Austenen garaian (egunean elkarri igual 10 gutun bidaltzen zizkietenean, mezulari bidez) bezain bizi dago.
Eta beste eskaririk baduzu, badakizu, hementxe gaituzu.
Posted by: Ana Morales.2012/04/06 00:39:8.310000 GMT+2
www.blogak.com/xalp